Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nazionalizazio iz atzerritarren esku dauden enpresak bertakoen eskuetara igaroaraztea; enpresa pribatuak nazio erakunden eskuetara igaroaraztea.
Andres Soliz Erregai ministroak nazionalizazioa ez dela konfiskazioa nabarmendu zuen atzo. Berria - Mundua 2006-05-03
Orain arteko nazionalizazioak ez dira eragingarriak izan pobre bizi diren herritarren egoera hobetzeko. Berria - Mundua 2006-05-03
Evo Moralesek gerra egin nahi die Bolivian jarduten duten petrolio enpresa atzerritarrei, eta hidrokarburoen nazionalizazioa ebatzi du. Berria - Ekonomia 2006-05-03
Beste gauza batzuk pintatzeko agindu zidan: Baas-en lorpenak, petrolioaren nazionalizazioa, palestinarrek sionismoaren eta inperialismoaren kontra zeramaten borroka. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 75. orr.