Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
naziogintza iz nazioa egitea.
Euskal Herriaren askapen prozesuan borrokari atxiki bezala, nazio eraikuntzari, hau da, naziogintzaren auzolanari ere, atxiki nahi zaio. Herri eta nazioa bagara, ordea, eta horregatik biltzen gara hemen, fisikoki batzuk, bihotz eta gogoz besteok, mundu zabaleko nazio parlamentu guztiek egiten dutena egiteko: herrigintza, naziogintza. Berria - Harian 2005-10-09
Udalbiltzak berak «herri moduan erantzuteko» deia luzatu zien naziogintzaren aldeko eragile guztiei; «erantzun bateratua» eskatu zien. Berria - Euskal Herria 2004-09-01
Espainiako historia nazio espainolaren eraikuntza sublime bezala irakurtzen da, eta naziogintzaren heroi handiz betea aurkitzen da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 74. orr.