Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Navajo-en erreserba batera joan zen behin gizon azal zurbil bat, argazki makina, grabagailu eta bideo-kameraz beteta ibili ohi den horietakoa, indiarren kontuak ezagutu nahian ibiltzen diren azal zurbil horietakoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 136. orr.
Bazterrak zokomiatzen zebilela, iritsi zen hogan batera (navajoen antigoaleko etxea da hogana) eta han ere ikusmiran jarraitu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 136. orr.
Baina paisajea ez ezik, navajoen zaldietan ibiltzea ere zoragarria izan da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.
Apatxe chiricauak navajoengandik hegoalderantz bizi ziren. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 92. orr.
-Navajo indioa naiz, Arizonakoa, eta etxera itzultzeko dirua biltzen ari naiz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.
Navaho indiar batzuekin batera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.
Galdegin nion ea nola esaten zuten "agur, ongi ibili" navajo hizkuntzan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.
Momadayren nobela bateko navajo sendagune baten deitura zen Lukatxukai. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 208. orr.
Dineh Jones navajo artzain kide baten autoan sarturik bideratu zen Las Vegasera. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.
Garai haietan Kayenta, Chinle eta Moencopi navajo hirixken artean ibiltzen zen artzain. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.
Ni ikusirik, gidari navajoari bozkario oihu bat atera zaio. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 159. orr.
Artista navajoa, berriz, han egon zen, marrazketan buru-belarri murgildurik, zirkinik egiteke ia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.
Worth eta Adair Arizonako indiar erreserba batean bizi ziren zazpi indiar navahorekin (sei 17-25 urte bitartekoak, eta zazpigarrena adintsuagoa, 55 urtekoa) harremanetan jarri ziren. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.