Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
naufragatu, naufraga, naufragatzen 1 du ad hondoratu, urperatu.
Gorputz bat nasan ematen du, bidaia luze bat egiteko esperoan, aspaldian naufragaturiko ontziaren zain. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.
2 irud/hed
Ardozko itsasoan naufragatu zuten ideia haiek desegin nahi zituen urpeko harkaitzen kontra. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.
3 (era burutua izenondo gisa)
'Ontzi naufragatu bat?' galdetu nuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.
Haiek hain ondo jaso zuten mundu aspaldi galdua, garai batean portuko soto ugarietako bat izan zen liburu-denda erdi ilun erdi naufragatu batean hautsez beteta. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.