Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

naturista 1 izond naturismoarena, naturismoari dagokiona.

Medikuntza naturistaz arnegatu ondoxetik, haren zakua botika mordoskaren altxatokia zen, buruko minak eta txaketenak estakuru.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Bere sabeleko fruitua elkarte naturista baten eskuetan ezarria zuela jakinaraztearekin erakutsi zidan lehen faktura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

2 naturismoaren aldeko pertsona.

Orain badira ordenagailuko programak katolikoentzat, naturistentzat, gaixo daudenentzat eta seme-alabarik ez izateko metodorik erabiltzen ez dutenentzat edo debekatua dutenentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 81. orr.

Hogeita batgarren mendeko hippyen karabanek igerileku eta minigolfa izango ditiztek denek, eta naturista partikular bat...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 198. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus