Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

naturaltasun 1 iz naturala denaren nolakotasuna.

Donostiarrek, [...] basatitzat daukate Pasaia; haren naturaltasun eta jatortasuna, barbaroa iruditzen zaie.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.

Dietetikak eta medikuntzak oro har; nudismoak eta beste naturaltasun eta naturalkeriak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Naturaltasuna brutalitatea ere bada.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.

Euskara ortopedikoan daude idatziak, plastikozkoan, hizkuntza guztiek duten naturaltasun goxo hori errekara bota ondoren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 80. orr.

Bere naturaltasunak jartzen ninduen urduri, edo neure zurruntasunak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 177. orr.

Ez nekien zer miretsi gehiago: haren sotiltasun eta naturaltasuna, haren idazte-perfekzioa ala haren giza barrenaren ezagutza.  Berria - Kultura   2004-07-15

Zaila da enpirikoki hain konplexua den gertakari baten azterketak teoria horren esparruan duen naturaltasunari zor zaiona aitortzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.

Komunikazioa eta naturaltasuna hedabide elektronikoen elementu garrantzitsuak dira.  Berria - Gaiak   2004-03-10

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hori dela-eta, bisitari naturaltasun-itxura eman nahi izan banion ere, berehala sumatu zidan aitak zerbait arraroa. Nola egin naturaltasun itxurak?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 40. orr.

Ez zitzaizkidan naturalak iduritu, naturaltasun falta hartan gezur handi bat gordeko balute bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 298. orr.

3 naturaltasunez adlag

Besterik gabe esan zuen, naturaltasunez, ahots neutroaz; esan nahi dut ez zuela garraztasunik ageri, eta gutxiago txantxetan jarduteko itxurarik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.

Guernica izena ere naturaltasunez ebaki zuen, Picassoren koadroagatik seguru asko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Erakarri egiten ninduen aurpegiaren ikuskariak, ordu arte ikusi ez nuen zerbait nabaritu niolako edo naturaltasunez ikustera ohiturik nengoelako; azken finean, zerbait naturaltasunez ikustea ez ikustea bezala baita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 208. orr.

Naturaltasunez jokatu eta nire buruari inporta ez zaidala sinetsarazten saiatu naiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Erabateko naturaltasunez onartu zuen nire gonbita, asmo ezkuturen bat izan nezakeelako susmorik gabe antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.

Berak naturaltasunez besarkatu eta emeki estutu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 134. orr.

Irudipena dut jendartean nagoenean gustagarri gertatzeko desira gehiegizkoak naturaltasunez jardutea eragozten didala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.

Gezurrezko naturaltasunez.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 260. orr.

· "Nahiko ondo, David", erantzun zidan berak naturaltasun handiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

Orduan naturaltasun osoz esan zidan: [...].  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

naturaltasun guztiz (3); naturaltasun handienarekin (3); naturaltasun handienaz (3); naturaltasun handiz (13); naturaltasun osoz (49)

naturaltasuna fonologian (8)

naturaltasunez hitz egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus