Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

naturalizatu, naturaliza, naturalizatzen 1 da/du ad natural bihurtu.

Epistemologia naturalizatzeko ahaleginetan ibili ohi direnek epistemologia tradizionala ordezkatu egin behar dela [...] diote.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

· Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez, «urteek aurrera egin dute eta naturalizatu egin da hizkuntza eskubideen urraketa».  Berria - Harian   2006-04-07

2 atzerritar bat herrialde bateko herritar bihurtu.

Hola ditu 203 imigranteren naturalizatzeko galdeak onartu iragan aste hortan berean, 123 armeniar eta 40 bat vietnamdar.  Herria   2003-03-10

Peterrek ez, atzerritarra zen orduan, naturalizatu berria baitzen, baina Mikek bai, John F. Kennedy hautagai demokratarentzat bozkatu zuen, hiru urte zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.

· Atzerritarra zela bazekitelarik, bertako hizkuntza hain dotore, hain jori eta hain berezko mintzatzen zela ikusirik, ematen baitzuen hizkuntza horretan naturalizatu zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 319. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Epistemologia ezin daiteke transzendentala izan; naturalizatua behar du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

Baina, ba al dago erronka serioagorik epistemologia tradizionalaren aurka? batez ere, bat: epistemologia naturalizatua deiturikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Epistemologia naturalizatuaren filosoforik ospetsuena Willard Quine da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

epistemologia naturalizatuaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus