Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

naturalismo 1 iz naturatik at ezer ez dagoela dioen eta gauzak azaltzeko naturaz gainetiko zernahiren eragina ukatzen duen dotrina.

Teoria honen helburuetako bat teoria objektibistek -naturalismoak eta intuizionismoak, adibidez- jasandako kritikak gainditzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Naturalismo etikoaren adierazpentzat har dezakegu, adibidez, utilitarismoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Honela izendatzen ditu autoreak munduaren ikuspegi ezberdinak: Naturalismoa, Askatasunaren Idealismoa eta Idealismo Objektiboa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.

2 errealismoan oinarritzen den literatura eskola edo estiloa, gizonarengan naturaren legeen mende dagoen alderdia azpimarratzeko joera duena; margolaritzan, natura errealismoz irudikatzen duena estiloa. ik errealismo.

Espresionismoa aurretik izan dituen eskolen, inpresionismoaren eta naturalismoaren, kontra agertzen da beraz, barneko beharkizunaren arte bezala, kanpoko errealitatearen artearen kontra, Niaren proiekzioaren arte bezala, izadiaren imitazioaren kontra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Zolaren inguruan famatutako "naturalismo"ak bizitzaren alderdirik arrunt eta hutsalenetan jarria zuen arreta: pertsonaiaren istorio berezia inguruaren indar ezkutuen artean itota gelditzea ekarri zuen gizartearen bilakaera zientifikoki azaldu beharrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.

Idazten hasi aurretik, hausnarketa luzeak egin zituen eta naturalismoaren oinarriak finkatu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Bere liburuetan Maupassanten naturalismoa eta Poeren sinbolismoa bateratzen zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Batzuek kostunbrismo eta errealismoaren artean ez ditek bereizketa handirik egiten, beste batzuek gauza bera egiten ditek naturalismoarekin nahastuz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 84. orr.

Manierismotik naturalismora hainbat pintorek eginiko jauzia azaltzea.  Berria - Kultura   2006-03-23

Fusioko pintura eginez, inor gutxik bezala lotzen du naturalismoa abstrakzioarekin, eta plano poetikoetara transmititzen diren emozio sakonak bideratzen ditu.  Berria - Kultura   2004-05-04

Zinematografoa asmatu zen garaiko ikusleek filmeko irudiaren naturalismoaren berme gisa hartu zuten, beste ezeren gainetik, ilusio hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baroja gizon herabea zen, lotsakorra, literatur naturalismoaren gordintasun deskriptiboa hastio zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus