Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nata 1 iz esne gaina. ik krema 2; gain.

Heure burua ikusi behar huen, kalamidade horrek, nataren aparra ezpainen inguruan huela, nola joaten zitzaizkian begiak Mariasunen eskote aldera.     «Bizia lo», 2003 - 125. orr.

Nata, krema edo xantilizkoak izan, jendeari aukera eman gutxienez, gogoa asebetetzeko asmoz.  Berria - Kirola   2004-01-08

Tatuajearen usainak begiak irekiarazi zizkion eta, bere bularra ikusi zuenean, titiburuak nataz inguratutako souffle baten itxura zeukan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 102. orr.

Nire bihotz esker txarrekoan inongo xamurtasunik ez esne, jogurt, gazta, gurina, natazko pastel eta abarrengatik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 13. orr.

-Itxaron pixka bat, horiei natazko bi karajilo atera arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 102. orr.

-O!, zer txuri dagoen dena -egin zuen hasperen-, hor aurreko mendi horrek natazkoa dirudi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina barra gaineko ezpain-zapiak hartzera joan zuan, muturreko nata arrastoak behin eta berriz alkandorako maukarekin garbitu ez hitzan, seguru asko.     «Bizia lo», 2003 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus