Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

naski iz ziur aski, beharbada, antza denez. ik noski.

Berak naski, ez zukeen inoiz bere familian, heriotzaren pairamena ezagutu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 42. orr.

Gauza batek nu harritu: Apezpiku berri hau, oraino aitzinekoa baino beldurtiagoa dugu naski.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.

Galde frangori, eta galdea funtsez entzun gabe ere naski, ihardetsi du haatik ezetz.  Herria   2003-12-25

Ohore gose baita ama? ez dugu naski ezagutzen amarik, ohorearen gatik lotu zenik eta irauten bere sailean.  Herria   2001-05-24

Zer duxula izena, Pantxika naski?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Borrokatu beharko duzue naski.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

-Lan anitz ukanen dugu naski.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 242. orr.

Gero ta fiteago ari naiz naski, Utergako etxeak hor berean baititut jadanik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Ixilik dago, bere ondokoa ez deusetan trabatzeko gisan naski.  Herria   2005-09-01

Goazen, beraz, Emile Larre-rekin, bainan hizkuntza gidari, hain da ederra, joria, apaindua Bastida Belarreko semearen euskara eta, denbora berean, hain gurea, artzain etxolakoa naski.  Herria   2001-07-05

-Zure bila dabiltza naski -adierazi zion jokalari batek taldeko beste bati.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.

Zuk ez nauzu naski ezagutzen baina nik badakit zu nor zaren, ene andrea zure auzoan sortua da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

Etapa errazenetarik bat, naski, gaurkoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Haratago eta gehiago naski!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

Ez zen erraza naski.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 45. orr.

Hobe nuen naski, denak fuera-futre utzirik, etxeko ohean sartzea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 175. orr.

-Ez dakinat zer duen, naski ez zuen etortzeko gogo handirik...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.

Aurten sei urte baditu naski dagola horrat ekarria.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere ba naski (4); ere bai naski (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus