Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erramu sainduarekin ur benedikatua nasaiki bota zuen exorziztak jendeen gainera, ganbarako xoko-moko guzietara, ohe azpia ahantzi gabe. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.
Ez genuke ahantzi behar Baigorriko seme ospetsuak ez zuela arazorik izan auzoko erratzuarren odola isurtzeko nasaiki, ez eta ere Baztan aldera ihesi joanak zituen bere herritarren ehizatzeko. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.
Ongi jaten zuten, nasaiki ere; hori erakutsi digute. Herria 2001-01-11
Horietariko batzuen gainean erran-merran franko ibiliak ziren hirian: nahi ahala haragi fresko omen -ez bakarrik plater barnean-, eta halaber hauts xuria nasaiki, sudur zuloen alaigarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.
Egia erran, gazte ginelarik baginazkien orain nasaiki entzuten diren hitz gordinak, bainan ez ginituen erraiten jende helduen aitzinean. Herria 2001-06-07
Aspaldiko denboretan, herri hau jendetsua eta aberatsa zen, artilea baitzen nasaiki. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.
"Hontanas" hitzak erakustera emaiten duen iturria ikusi dut, bere ura bi txorrotetatik nasaiki dariola. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.
Eta gure mutikoaren buruan, filosofo gazte baten buruan bezala, sekulako ideiak nasaiki jalgitzen dira, alderdi guzietara joz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.
Etorria naiz, bizia izan dezaten eta nasaiki izan dezaten. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 136. orr.
Haundiek ere beren ametsaldiak izanki, baina atzartze dorpeak ondikotz nasaiki... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 80. orr.