Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nasa1 iz 1 iz tren edo metro geltokietan, bidaiariak eta zamak bagoietara sartzea edo bagoietatik ateratzea errazteko, trenbidearen alboan eraikitzen den plataforma.

Burdinbidearen bestaldean hantxe zegoen geltokia, aterpedun nasa bat baino askoz gehiago ez. Gure helmugara iritsi ginenean, gizona trenetik presaka jaitsi eta beste bidaiariek nasa bete baino lehen urrutiratu zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

Katigamenduen kabinan hots bat aditu zen eta disko gorriak piztuitzalia egin eta zuri bihurtu zen, eta nik kabinatik giltza atera eta lasterka joan nintzen nasa aldera, estalpera.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 34. orr.

Trenetik jaitsi eta nasako jendetzaren artean nahastu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.

Bagoi batetik behi aziendaren adarrak ateratzen ziren, buru batzuk luzatu egiten ziren eta nasa aldera begiratzen zuten, behibegi handiak ziren, jakinminez eta tristeziaz beteak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.

Bederatzigarren nasa... hamargarren nasa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 85. orr.

Nasan sartu zen, bagoietara inguratu, eta erretzaile ez zirenentzat zela zioen batean igotzen hasi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Ni nasan nengoen eta treneko nagusiari eta bere langileei eta suginari begiratzen nien.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.

Eta sotoko leihotxotik ikusi nuen Hubi?cka maniobraburua nasara aterea zela.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 74. orr.

2 (izenondoekin)

Soldaduz inguratutako nasa jendegabean kondenatuak motel argiztaturiko bagoietarantz abiatu zirenean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.

Metroaren sarreran Tribune-a erosi zuen eta bultzaka jaitsi zen eskaileretan behera, nasa jendetsu eta kirasturaino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 421. orr.

Prestatu zen, eta trena gelditu zenean, nasa hutsera jauzi egin zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.

Azken aldian bezala, gizon multzo bat zain zegoen metroko nasa estali gabean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Almak trenari jarraitu zion, aterki zuri batekin [...] lepoa trenerantz, eskuinerantz jiratuta, nasa oinetan amildegi bihurtu zitzaion arte.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Nasa zabala eta luzea, eta hortik hara ezker eta eskuin, ipar eta hego, trenbidearen bi aldeetaranzko urruntze amaigabea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Atzerapenekin zetozen trenen inguruko informazioa, nasa aldaketak, eta antzeko abisuak seguru aski, inorentzako ez zirenak agian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

4 irud/hed

Sanz presidentea pozik azaldu zen, Wolfsburgen baieztu egin baitiote margoketa nasa berria 2006. urtearen erdialdera hasiko dutela, eta 2007rako amaitu.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

5 kaia.

Nasa hutsik egoteak antxoa garaia esan nahi du, edo sardinarena, edo atunarena, hau da, lanerako garaia eta lanerako itsasoa, partila ona mareajea amaitutakoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 171. orr.

Eskafandra, zapatoiak eta buruko bola harrigarri hura jantzi zituen eta nasako eskaileretan behera astiro jaitsita itsasoan murgildu zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 402. orr.

Harrizko eskailera zaharren goiko mailetan jesarri zen, nasa trasatlantikoko enbarkaderoan zegoen oraindik txalupa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.

Neska arineketan zetorren nasa gainetik, batelaren paretik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 189. orr.

Gizonak haurren erretratuak egin nahi zituen eta, portuko nasa artean galdu zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 123. orr.

Sestaon bi nasa dauzkagu, eta nasa bakoitzean ontzi bat eraikitzen jardun beharko genuke.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Beheranzkoan, hareaz beteriko zakuokin kartoletaraino enbarkazioa, udaletxe aurreko nasara datoz, eraikin horixe babesteko dira-eta mozolo-itxurako zakuok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geltokiko nasan (3); nasan bertan (3); nasan gelditu (3); nasan sartu (3)

hiru laurdeneko nasara (3); nasara atera (12); nasara atera nintzen (4); nasara atera zen (3); nasara heldu (3); nasara iritsi (4); nasara jaitsi (3)

nasen arteko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus