Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zelai batean haizea, narzisoak udaberrian... Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.
Loreak ere ikusgarriak ziren oso, nartziso eta nenufarrak, urdinak gehienak kolorez, handiak gehienak tamainaz, eperrak gainean jarri eta habian bezala geratzen baitziren. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 221. orr.
Umeari Ishmir eman zioten izena, hiazinto eta nartziso petaloak baino xuriagoa zelako. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.
Larunbatean lau lore sorta ekarri zizkigun Bepek: hiru nartziso sorta eta hiazinto nanozko sorta bat, hau niretzat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.
Narziso-baratze bat dirudi, bat-batean loratua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.
Horman bermatuta eta nartziso-koloreko kimonoa jantzirik, Ellenek bozkarioz begiratu zuen zapata-kutxa itxurako gela handi hartara. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.
Oraindik zetazko paperean bildutako nartziso-ontzi batetik gainezka eginez, izar-itxurako lore batzuek dir-dir egiten zuten fosforeszentzia argiz, lur bustiaren usaina zeriela, lurrin ilaun eta zorrotz batekin nahastuta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.