Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Grande Marlaska eta haren inguruko epaile narzisista guztiak. Berria - Harian 2006-03-24
Gizarte nartzisista eta hedonista honetan gizakia ez dago heriotzari aurre egiteko prestatua. Berria - Gaiak 2004-06-09
Sexu heldutasunik ez dutenak, ezaugarri nartzisistak dituztenak, alkoholarekin edo drogekin arazoak dituzten pertsonak edo hormona anomaliak dituztenak. Berria - Gaiak 2004-02-21
Maitatzeko modu nartzisista primario hau du bereizgarri haurrak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.
Ezin ulertuak, huts egiteak, traizioak ere uler ditzake nartzisista ez den amodio mota honek. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 104. orr.
Zentzu askotan gauzatzen da nostalgia hori: erregresio nartzisista, ametsarekin berdintzea, baina baita antzinako garai mitiko batera itzultzea ere, Platonen haitzuloaren mitora, oraingoan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.
Modernizazio eta industrializazioaren erasoaz gain diktaduraren errepresioa zegoen, eta Euskal Herri malenkonizatuarenganako lotura nartzisista bera galtzear zegoelarik, identitate tradizionalak zauri larriak jasan beharra zeukan nahitaez. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.
Gauza maitatuaren bestetasuna eta autonomia ahantz ditzakeen neurrian bakarrik maite du nartzisistak bestea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.
Liburuan barrena, Saizarbitoriak errieta egiten die abertzale itsuei, errieta ustezko antiabertzaleei, eta, oroz lehen, bere buruari; horregatik ez du inoiz nartzisista ematen, bere buruaz sarritan mintzo bada ere. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.