Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

narriatu, narria(tu), narriatzen da/du ad andeatu, hondatu.

Adituek azaldu dutenez, ontziak isuri zuen hidrokarburoen erdia oso poliki narriatzen da, eta, beraz, fuel-olioa desagertu ondoren ere kutsadura bertan geratuko da.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Entzuten dizut, eztarria narriatua duzu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 232. orr.

Greenpeacek adierazi duenez, Lakuak «mota guztietako» isuriak baimentzen ditu kostaldean eta horrek «baliabide naturalak etengabe narriatzea» dakar.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Eta bere lehengo soslai latz eta zurruna kopeta iluneko begitarte larritua bilakatua zen, egurats gorriak, euriak eta eguzkiak biluztu eta narriatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 245. orr.

Kaleak hondatuta aurkitu nituen, etxe-sailetan hutsuneak tarteka, eta oraindik zutik zeudenak ere lorrinduta, narriatuta, zulatuta, leihorik gabe.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 244. orr.

Maastrichten eta euroaren aitzakiaz murrizketa politika zorrotzak ezarri ziren, gizarte-babesa narriatu, kapital-errenten gaineko zergak leundu eta abar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus