Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

narriadura iz andeatzea, hondatzea.

Gaurko bidetik jarraituz hondamendi ekologikoa eta ekosistemaren narriadura larria besterik ezin da etorri.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 316. orr.

Gurea, bestela esateko, Denboraren poderioz erortzen hasitako etxea zen, eta narriadura begi-bistakoa izan arren, ez genuen ezer egiten eragozteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.

Teleobistitis kronikoa zaitzu lotzen burmuinean eta, segidan, gainbeherako narriadura hedatzen gorputz osoan barna.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 25. orr.

Epaitegien jarduna errazteko erabiltzen den itzultzaile sistema, bestalde, ez dela «egokiena» esaten da abokatuen txostenean, «administratzen den Justiziaren narriadura ekartzen baitu batzuetan, bai eta oinarrizko eskubide eta printzipioen urrapena».  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus