Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

narrazio 1 iz kontakizuna.

Narrazio hori, 1936ko lehen hilabeteetan idatzia, 'Zezenaren adarrak' izenarekin gordea da lehenengoetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 48. orr.

Bere narrazioak emozioz, sentimenduz eta grinaz beterik egoten dira.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

Trukatze orokor ikusgarri bat dago narrazio honetan, bilakaera txundigarri bat: [...].  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 128. orr.

Narrazioa, izan ere, planoen autonomia ezabatzen duen irakurketa jarraitu batek egiten duen bidean baizik ez da azaltzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

Dena dakien narratzailerik ez da izaten, beti ikuspegi batetik egiten da narrazioa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.

Ondoko hiru narrazioetan, "Rossetti-ren obsesioa", "Marcel Martinen aitatasun ukatua" eta "Bi bihotz, hilobi bat", patua protagonista/narratzailearen nortasunak barnebiltzen eta adierazten du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 123. orr.

Laburbilduz, ibaia funtsezkoa da narrazioaren egituran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Bakarrik ari da bere lanean, hitz zehatzen bila, narrazioaren gehikerietan galdu gabe.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 25. orr.

2 (izenondoekin)

Juan Carlos Perez kantariaren letra batetik abiatuta narrazio labur bat taxutzea, eta Itoiz rock taldea desagertzea, gauza bat eta bera izan ziren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

Ez zituen narrazio laburrak besterik idatzi berrogeita zazpi urte bete zituen arte.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.

Nire liburu hau isilunez beterik dago, narrazio etenez josia.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

Tradizioaren zaporea duten testuak eratzen ditu, eta erdibidean dago Indiako epikotasun klasikoaren eta bidelapur zintzoei buruzko narrazio erromantikoen artean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

Narrazio mitikoak hartzen ditut gogoan, nire gizarteko jendearen bizitza esplikatzen baitute.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Narrazio zientifiko orok diskurtso metaforikoa du oinarri.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 25. orr.

Narrazio literarioak, prentsak ez bezala, bakardade harremanetara garamatza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik narratibo.

Film batzuek hobeto "kudeatzen" dute emozioen zikloa, ikusleari, narrazio-egitura ongi menderatuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Narrazio-jakituria eskerga bat zebilela jaun eta jabe haien orrietan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.

Puntuazio sistema bitxiak eta narrazio ildo desordenatuak bikain lortzen dute irakurlea tren-geltoki txiki bateko eta gazte baten sentimenduen zurrunbiloan sartzea.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.

Irratian zein telebistan, hedabide bakoitzaren narrazio legeak ezagutzeak du axola, ez azken orduko softwarea ezagutzeak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

Zinemaren narrazio-prozedura bereziak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 229. orr.

Irudikapen- eta narrazio-eginkizunak: koadroak, mundu bereizi bat erakutsiz, eratzen duen ikuspen-indizea are gehiago indartzen da irudi hori irudikapenezkoa, edota narraziozkoa, kontaketazkoa, irudimen-balio ohargarri batekoa denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

Deleuzek mugimendu-irudiaren hiru modalitate bereizten ditu, pertzepzio-irudia, ekintza-irudia eta afekzio-irudia, zein prozesu den nagusi: pertzepzio-prozesua, narrazio-prozesua ala adierazpen-prozesua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

Narrazio sorta izan behar zuen, atalka argitaratuko genuena, testu eta irudiez osatua.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 5. orr.

Lehen narrazio-bilduma 1952an argitaratu zuen, Sari sicak (Haurrak: Kapelu horia eta beste narrazio batzuk). eta poesia-irakurleek aspaldi hartu zuten sekta itxura hartzen ari dira narratzaileak eta narrazio-irakurleak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 8. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Interpretatzeko aukera moztu eta era bakar batean ulertzeko ematen da prentsa-narrazioa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 121. orr.

Ohean etzan eta Ehun polizia-narrazio hoberenak izeneko liburu mardula irakurtzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 164. orr.

Duela urte batzuk nagusi ziren eztei-narrazioak eta metro karratuaren salneurriari buruzko iritzi-trukeak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus