Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

narratu, narra(tu), narratzen du ad kontatu, kontaketa egin.

Gogoratu zitzaion lotinant batek narratu ziola euskaldunek Alemaniako armadaren lau kide harrapatu zituztela Otxandio aldean egun batzuk lehenago.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 89. orr.

Narratu dudan historiak irreala dirudi, bi gizon desberdinen gertaerak nahasten direlako bertan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Neskato saharar batek sentitzen duen bazterkeria narratuko du ipuinean.  Berria - Kultura   2004-11-13

Nobela bizia eta arina da, baina baita hori baino askoz gehiago ere, ederki narraturiko eta primeran euskaraturiko obra hau.  Berria - Kultura   2004-09-04

Abiadura azkarreko prosaz dago narratua.  Berria - Kultura   2004-07-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus