Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espazioan bezalaxe inskribatzen da denboran kontaketa, eta, horrenbestez, narraziozko irudi oro, eta berdin irudikapenezko irudi oro, narratibotasunaren "kodeek" markatuta dator, narratibotasun hori sekuentziatze baten bidez agertu baino lehen ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.
Irudiari dagokionez, irudi finkoari dagokionez batez ere, narratibotasunaren irizpidea izango da indartsuena: irudiak, irudikatzen dituen gertaerak ordenatuz kontatzen du batez ere, irudikapena nolakoa den. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.
Denbora sintetiko hori (argazkiak horren aise, horren "naturalki" sortu ezin duena) da, inondik ere, zinema narratibotasunera, fikziora, gehien bultzatu duen ezaugarrietako bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.
Lanaren egiturak estuki jarraitzen die mitologiako pasarte hark azaldutako gorabeherei, baina betiere dantzaren esparruaren barruan, hau da, narratibotasun errazean jausi gabe. Berria - Kultura 2004-09-07