Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zati narratibo guztiak bildu ditugu hemen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.
Elkarrizketa ugarirekin ez dagoela prosa narratibo onik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 83. orr.
Beste gauza bat da, ahots narratibo bera erabiltzea, Iholdiren bilduman gertatzen den bezalaxe. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.
Kodeak eta eredu narratiboak ere eraberritu behar dira. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.
Material narratiboa antolatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.
Bere adimen osoa eta bizitza osoa itzala nola berreskuratu ahitu zituen, horra koska eta horra abiapuntu narratibo polita, tarte horretan zer gerta zitekeen asmatzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 159. orr.
Bost atal Bernardori eskaini ondoren, Frantziskorengana bihurtzen da berriro arreta narratiboa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 955. orr.
Zurrumurruak, baita funtzio narratiboa hartzeko gai izan direnak ere, betidanik egon dira munduan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.
Egilearen ahozko hizkerarekiko joera islatzen duen prosa narratiboa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.
Forma narratiboetan irudiak nola sortzen diren aztertzen du. Berria - Harian 2005-12-04
Batik bat, [Ulisesen] alderik narratiboenak hautatu ditut, eta mitoen eta lekuen deskripzio luzeak oso laburturik utzi. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.
Planoak badu nolabaiteko autonomia narratibo bat, baina erakutsiaren mailan gertatzen den kontaketa bat da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.
Hauek dira minimalismo narratiboaren ezaugarriak: kontakizun laburrak, esaldi laburra eta paragrafo motza nagusi direnak, oso eszenografia eskasa, pertsonaia gutxi, eta ekintza, drama, gutxiestea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.
Plano narratiboa trebeki aldatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.
Hona beste denbora lerro narratibo bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 196. orr.
funtzio narratiboa (3); hari narratiboa (4)