Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

narrastu, narras(tu), narrasten (orobat narraztu g.er.) 1 da/du ad narras bihurtu.

Oso gizon txukuna zen, baina azkenera narrastu egin zen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.

Garaziren motots harro borobila, lehenago tente egona, blai bustita, desitxuratuta zetzan buruan; eta lepoaren gaineko ttonttor xarmangarri izandako hura, narrastuta agertzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 326. orr.

Meategi-sarreran zaindari dagoen gizona, kakagurak amorratzen zegoela-eta, bazter batera joan da egin beharrekoak egitera; ezin narrastuko du gero beraiek egon behar duten lekua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 117. orr.

Joko-mahai berde biribil handi bat zen mundua, pattarrez zikindua, zigarro-hautsez narrastua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 162. orr.

Itsasoa pixka bat narrasten bada ez zaiela asko inporta diote galiziarrek Kantauriko gorabeheretara nahiko ohituak daude eta.  Berria - Kirola   2004-09-02

Atergabeko euri-jasak lurra asetzen eta narrasten duen gisan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Mendiek bi gisatako bideak sortzen dituzte: sugegorriak bezala bihurka narrasten direnak eta boak bezala uhinka narrasten direnak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Mesedez horrek ezaupidea eta adiskidetasun sanoa etsai ditu, eta adiskidetasuna narrastu ondoko zaputzaldia lagun.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Matias konturatu zen egoera deserosoa zela hura eta komunikazioa narrasten zuela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 54. orr.

Askotan, etenean akatsen bat egiteak teknikoki dakarren galeraz gain, bertsolariari ideia bera galaraziko dio, etena huts egitean bere aldez aurretiko esamoldea eta egitura aldatu beharko baititu, eta, aldatzean, egindako lan guztia narrastuko du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 91. orr.

Ez nintzan lapurreta egiteko, hilteko eta nolanahiko maitakeria lohietan narrasteko askatasunaz ari.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 57. orr.

Urdaibaik milaka kantabriar eta astillerotarren festa narrastu nahi izan bazuen ere, [...].  Berria - Kirola   2004-09-14

Gainera, idazteko nire ahalmen kaskarrak segur aski narrastu eginen luke haren edertasun eta xarma guztia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 53. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Arrotza gizon mozkote eta lodia zen, ile gris narrastua zuen, eta larri zirudien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 219. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Hautsontzia mukuru zeukan, eta aurpegia apur bat negar-narrastua; bion edalontziak ahalik ongien bete eta, arren, lehengoa barkatzeko erregutu nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.

5 herrestan joan edo eraman.

Ximurra asotsik gabe narrastu zen gure artetik kanporaino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 142. orr.

Makurka hurreratu natzaie, etsaien lerroetan sabotaiak egitearren txarrantxapetik narrasten nintzen moduan, sekulan baino Metxago.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.

Mikel Strogoffek odol hotzari eutsi zion, eta, belar handien artean narrastuz, zerbait ikusten eta entzuten saiatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus