Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lauzpabortz kolpez akabatu nuen narrastia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 167. orr.
Ezabatu egingo dut mundutik nik sortu dudan gizakia; gizakia eta harekin batera abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak, damu bainaiz hauek egin izanaz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.
Atera ziren untzitik bizidun guztiak ere: abere, hegazti eta narrastiak. Elizen arteko biblia Has 8,19
Oharkabean, berriro ere sofatik alde egina zen, narrasti bat bezain isil: zubirantz zihoazen eskailerak igotzen ari zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.
Arrainen eta narrastien arteko trantsizioa erakusten duen animalia baten fosila topatu dute Kanadako iparraldean. Berria - Gaiak 2006-04-07
Duela 375 milioi urteko fosila da, eta arrainen ezaugarri asko baditu ere, eskumuturra eta narrastien beste atal asko ditu. Berria - Gaiak 2006-04-07
Narrastien biologiak, hasieran, eta ugaztunenak, ondoren, gizasemearen genitalak kanpoan izatea ekarri du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 29. orr.
Narrasti emeek ez dute baginarik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.
Arrainak eta narrastiak ez bezala, hegaztiak eta ugaztunak odol berokoak dira. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 66. orr.
Azido urikoa, gizonaren eta ugaztunen jariakinetan urri-urria, txorien iraizkinen ehuneko 50 dela, eta narrastien iraizkinen ehuneko 90. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.
Anfibioak irabazian ateratzen dira arrainekin konparatuta, eta gizakiaren arratoi-antzeko aurrekoak, beren garaikideekin, narrasti erraldoiekin, konparatuta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.
Ez gara narrastiak bezalakoak, ez dugu urte batetik bestera larruazala erantzi eta berria hartzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 134. orr.
Azazkal berritzea, narrastien larru berritzea bezala, gu izaki dilubioaz aurrekoekin lotzen gaituen aztarna bat da. «Kuskue tanden», 2004 - 46. orr.
Maskota gisa erabiltzen diren narrastiak, dortokak, esaterako, kutsadura iturri arriskutsua dira. Berria - Gaiak 2004-12-08
Edo kameleoi, kameleontidoen familiako narrasti saurioen izen arrunta alboetatik zapaldutako gorputza, elkarrekiko independenteki mugi daitezkeen begiak... Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 158. orr.
Narrasti bat zirudien, narrasti atzeratu bat izaki bizidunen bilakaera osoki gauzatu gabea gauzatzera zetorrena, ugaztun bihurtzera zetorrena milioika urteko atzerapenarekin. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 50. orr.
Aurrera egin dugu bidean, suge narrastien antzera herrestan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.
Eta berak eman zidan musua, bere mihi epela animalia baten moduan mugitu zitzaidan ahoan luzaroan, epela eta narrastia, eta arnasarik gabe utzi ninduen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.
Etorkin narrasti eta umezurtza zuen bere aurrean orain. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 50. orr.
Ate hotsa entzun orduko, zapata narrastiak komuneko atera gerturatu baino lehen, amak, Venga, ya vale esan eta bukatutzat ematen zuen bere egitekoa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.
Begiak jaso, eta zapelatz bat dakusk airean urrutiratzen, eta lasaitu ederra hartzen duk: harena behar zian, noski, itzal narrastiak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 153. orr.
-Gezurti narrastia! -bota zion Txilintxok izkinaren batetik. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 211. orr.
Hegazti-, abere- eta narrasti-mota bakoitzetik bina sartuko dira zurekin, bizirik iraun dezaten. Elizen arteko biblia Has 6,20
Ikusi eta buruan talka ikaragarria sumatzea, narrasti-garunean edo nonbait han, bat izan da. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 42. orr.
Narrasti-etxeko zaintzailea oneratu ezinik zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.
Lurretik irteten ziren zizareei gatza botatzen zitzaienean, haiek bihurrikatu egiten ziren, gelditu gabe, narrasti-dantza batez. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.
Narrasti imitazioko alkandora orlegi honekin, eguzkipean erdi-lo dagoen iguana dirudizu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 61. orr.
abere eta narrasti (3); narrasti emeek (4)