Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuen baimenarekin, adiskideak, ez ditut zehazki kontatuko hurrengo urteetan egin izan nituen narraskeriak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 77. orr.
Bere ordez jarri zuten funtzionarioak egin zituen narraskeriak ez direla Ministerioan -eta ez Ministerioan bakarrik- berehalakoan ahaztuak izango. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 73. orr.
Txapelik ez buruan, brusa urratua, galtza jario eta alkandora bistan, zazpi urteko barrabas baten narraskerian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Narraskeria eta zikinkeria edonon! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.
Pobrezia, miseria eta narraskeriaren erdian, hiru gauza dira ranchito guztietan aurki litezkeenak: telebista, musika aparailua eta sakeleko telefonoa, Venezuelan telefono zelularra esaten dutena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 49. orr.
Sethek, barrez, baztertu egin zituen, kalezuloan zihoan inork ikus ez zitzan narraskerian jendartean, egun-argitan, haizetan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 180. orr.