Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Rossetti-k bere burua zaintzeari utzi, eta garai bateko galai eder eta alaia izan zena izaki narras eta higuingarria bilakatu zela irakurri nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.
Emakume polita zuan, bai, izen ederrekoa eta euskalduna, baina narrasa eta lotsagabea, gaizkilea eta, hori ziur esaterik ez dagoen arren, hiltzailea be bai akaso... Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 110. orr.
Orain zarpail, zurbil, erdi gaixorik, maiz edanda eta drogan sartua dabil, herriko gazterik narrasenak lagun dituela. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 124. orr.
Oldarrean abiatzen ginen, baionetak lepo-leporaino sartuta, huno narras haren aurka biraoka eta madarikazioka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.
Bizar hazia zeukan, kalpar nahasi eta zikinak, arropa narrasak, usaina halamoduzkoa... egiazko basajauna. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 198. orr.
Zuri nabari ohi zitzaion bizkar aldea soin gaineko blusa narrasaren azpian. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.
Bitartean bere bizar urdindu narrasa leuntzen zuen eta, kapelua goratuta, bere profeta zaharraren kopeta noblea xukatzen zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 175. orr.
Tom beheko solairuan zegoen hura dendara sartu zenean -blai-blai sartu zen, arropetatik eta iletik ura turrustan zeriola, izaki arraro eta itxura narraseko bat, begi aztoratuekin eta kirats higuingarri eta min bat zerraiola. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.
Gure arteko agente narrasenak ere ez zuen onartuko dirurik jostun harengandik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.
Orain putetxe narrasak alokatzetik bizi zen, baina ez zion muzin egiten harreman laburragoetan ere bitartekari izateari. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.
Auzo hura eremu narras eta txiro bat zela artean, etorkin saiatuen eta langile familien bizileku. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.
Arditzarren ile horiztatu-narratsaren ondoan arkumeen txuria edertasun hutsa da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 148. orr.
Hala ere, eskema narras zirriborratu bat izan ezik, ez neukan besterik idatzirik, erredaktaturik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.
Entzuna genuen bazela beste sistema bat, multikopista, alegia, narras samarra baina merkeagoa, panfletoak-eta egiteko garai batean erabilia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.
Haize mina dabil, dotorea aroa etxean utzitako euri zirin, narras, lorrinaren aldean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 77. orr.
Eguraldi narrasa zela medio kontrola galdu, laprast egin eta errepide kontrolaren aurka joan zen, hori zen bertsio ofiziala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.
Izan ere, egoera narratsa zen hura. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 38. orr.
Dotorezia narras hori, aldrebeskeria handiusteko hori zen Kaskagorriren bereizgarri nagusia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 62. orr.
Ez nuen gorputz desiorik txikiena ere sentitzen, ez jelosiarik txikiena ere, ez behintzat gutako bakoitzak dudarik gabe sentitu izan duen jelosia narras hartatik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 103. orr.
Eraman ezina zitzaion jendearen esker txarra, politikarien joko narrasa, monarkiaren gainbehera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 156. orr.
Zer egos dezake ni bezalako alproja batek, ofiziorik narrasenean aritzen den xixare batek? Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 113. orr.
Bizitza narrasaren eta heriotza ziztrinaren artean zintzilik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 20. orr.
Gela narras samar zegoen, dena betetzen zuen ohe ikaragarria oso nahastuta ageri zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.
Gero, nire arropak pilatzen hasi nintzen maletan, nolanahi eta narras, ez neukan-eta ezer txukun egiteko trenpurik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 238. orr.
Mende hasierako olerkari, kazetari eta komandante ospetsu eta eredugarriaren aldean guztiz narras eta zarpail helduko zen Tolosara mende amaierako kazetari ohi gris eta ezezaguna. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 52. orr.
Ez, adiskidea, zuk narras maite gaitzazu, txukun edonork maite gaitu eta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 415. orr.
Narras, logale eta ohetik jaiki berria aurkitu zuten etxeko nagusia; adabakiak zituen jakan, eta zuloak botetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 471. orr.
Sukaldeko lurrean narras daramatela konturatzen da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 124. orr.
Suge baten antzera higitu da kamioien lerroa, narras kasik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 22. orr.
Han urrun hil beharrean enbarkazioraino ekartzea erabakiko duzue, amaren gorpua narras eramatea zailagoa izango delakoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.
Gero meategira itzultzen ziren, eta, gauean gizonak jareginik, han zihoan hura itzalgaizka, benetako otso bat bezala hormen kontra narras. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.
Narras zoazte, tiro egiten duzue. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 139. orr.
Gizonen eskuak narras zebiltzan, kristal apurtezin batean gora doazen zomorroen modura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.
Saskia besoan atez ate urazak saldu nahian zebiltzan emakume behartsuen oinetako zaharren narras soinua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.
Eta atzera egin zuen bizi-bizi, basati bat bezala narrasean, alertzeen arteko alderik trinkoenerantz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.
Belauniko jarri eta narrasean joan zen itsasontziaren bizkarretik. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 182. orr.
Narrasean dabilen piztia nazkagarria bezala ibilarazi zuela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 38. orr.
Mikel Strogoff, belar gainean narrasean, zaldiarengana hurbildu zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.
Eta atzera egin zuen bizi-bizi, basati bat bezala narrasean, alertzeen arteko alderik trinkoenerantz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.
Narrasean baino ezin da atera leize-zulotik, higaturik, herbaldurik, itxuragaizturik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 274. orr.
Tabernan sartu bezala irten da agurea dendatik, praka barrenak narras eginez lixibaz higatutako solairuan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 67. orr.
· Izterrak zabaltzen dizkit irribarre eginez, esku batez hankartea tentatzen, eta besteaz narras-narras egiten dit bular aldean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.