Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Narkotrafikoak sostengatzen du gatazka. Berria - Mundua 2004-05-30
Etorkin batzuk narkotrafikoa, lapurreta eta erasoekin besterik lotzen ez direnean, [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 46. orr.
Kolonbian, adibidez, narkotrafikoa dela-eta, bertako ekonomia jarduera BPG ofizialak adierazten duenaren bikoitza ere izan daitekeela uste da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.
Kolonbiako narkotrafikoa dela eta, Venezuelako zerua hegaldatzeko hegazkin estatubatuarrei emandako ezezkoarekin amaitzen du kronika. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 40. orr.
Honen arabera, Pentagonoaren zerbitzu sekretuek 1991n ondutako txosten batek dio Alvaro Uribek ordu hartan «narkotrafikoarekin eta Medellingo kartelarekin harremanak» zituela. Berria - Mundua 2004-08-03