Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nare 1 izond barea.

Gau izartsu, narean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.

Baina jakin beharrean gaude, ea ni laino artean edo ilunpean ote nagoen, zeru narea ikusteko aukerarik gabe, edota mendi gailurrean gertatzen den bezala, ortziaren eta behe lainoen artean zintzilik, aire garbia gozatzen ote dudan eta argi naroa goian ikusten eta behean laino zarratua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 308. orr.

Bera ere saiatzen ari zen neskatoaren aurpegi nare eta klasikotik irribarretxo bat erauzten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 192. orr.

Izan ere, eskuratu eta gorde ezin ditugun gauzen gabezia gogo nare eta berdinez pairatzen duena baino sendoago nor izan daiteke?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 118. orr.

Tinkotasun nare batez mintzatu zen orduan: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 341. orr.

Forma ideal berorrek fantasiazko lainoaren gainetik argitzen dit arrazoimen garbi, iraungigaitz eta betikotasun narea duen argiarekin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.

Han agertzen zitzaidan kastitatearen duintasun garbia, narea, ez pozkario txarrean, oneski ferekatzen, zalantzarik gabe etor nendin baizik, errukizko besoak, eredu onez gainezka, nigana luzatuz, ni onartzeko eta besarkatzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.

Eta esan gabe doa, baietzaren boza, ezetzarena ez bezala, ondo pentsatua izan da, heldua, batua, narea eta "oihurik gabea".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 81. orr.

Eta bai aurkitu ere larre eder eta mardulak, lurralde zabal eta nare hartan, lehen Kamen ondorengoak bizi izaniko tokian.  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,40

Bere haurtzaroko hainbat oroitzapen agertu zuen Mathildek, istorioak kontatzea atsegin duen baten hizketa-modu narez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

Bakarrik, bakartuta, oreka narean.     «Kuskue tanden», 2004 - 181. orr.

Ez dago ezer gozoagorik jakintsuen doktrinak ondo eraikitako goi tenplu nareetan bizitzea baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 99. orr.

2 (adizlagun gisa)

Pentsa eta pentsa ibili zen, nare, astitsu, eta neska artean maite zuela ondorioztatu zuen, baina aldi berean argi zuen bien arteko lotura guztiak hautsirik zeudela eta mendekatzeko gogo bizia zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 352. orr.

Gorputzak bare, arimak nare.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.

Aho-begi txikiak itxita zituen, oso itxita, sudur biribila bezain nare.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Jira erdia egin eta eskaileretan gora igo zen berriz; bere gela argitsuko ohean etzan zen berriz, arnasa bare, begirada nare eta lasai.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 219. orr.

Joanesek ezpain-ukitua egin zion ardoari eta, arnasa bare, burua nare, mahaian zeuden besteak bezala, Aloiz Sarajevoko printzearen ipuina entzuteko moduan jarri zen, eskuak geldi, begiak zoli, ahoa isilik eta belarriak erne.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 190. orr.

Mehe eta nare ageri zen hiriko etxe ilara, badiara begirako fatxada, doi puntu bakan batzuetan bakarrik hausten zela perfil lau hura: Artzain Onaren dorre-orratza erdian, Atotxako dorrea apur bat ezkerrerago, Orly hotelaren eraikina behar zuena eskuinerago.     «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

Behi lokartuaren bizkarraldea bezain nare eta leun dago ur-gaina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.

Oraina zabaldu eta sakontzekotan, naturarekin ados bizi beharra dago Senekaren ustetan: dagoena onartu, patuak dakarkizunaren aurrean arima nare atxiki.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus