Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nardatu, narda(tu), nardatzen 1 da/du ad nazkatu, higuindu.

-Jauna, mamu baten eitea ote dut? -lotsagabetu nintzen, pixka bat nardatua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 220. orr.

Hiriko ateetan gaztelarrei ongi etorri egitera metatu zirenetan ez ziren guti haien harrokeriaz eta desmasiez nardatuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Bigarrena: grazia eskatzea bekatuak ezagutzeko eta nardatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.

2 gogaitu, nahigabetu.

Ondotik, harriaren kontra zorrozten ari zirelarik, tailuak egiten duen kurrinka kirats eta erlats bezalako zerbait, beharriak kexatzen eta nardatzen duena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 148. orr.

Eztabaida haiek nardatzen zuten eta bakan hartzen zuen parte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 104. orr.

Ez diet gehiago entzun nahi: nardatu egiten naute.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 187. orr.

Nardatua zen, non deabru zegoen haren ama?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.

-Berriketak dira, jauna, ez zaitut horrekin nardatu nahi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

Frantziak AEBak nardatu zituen Irakeko gerraren kontra agertuta; ez zuten estatubatuarrei berriro ere gogait egingo Zacarias batengatik...  Berria - Harian   2006-04-13

Jendea xifritua, pariatzaileak hatsa moztua, juje bakarra, Txikito Kanbokoa, nardatua, denak untsa zuzendu nahiz, haren boza ezin entzuna arrabotsaren eta oihuen artean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Bainan gertatzen dena da, denak betan heldu dira, bazter guziak denak beteak-eta gero denak nardatuak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 148. orr.

Minixtroak dio jende ainitz nardatuak direla sobera molde txar badelakotz hor gaindi eta lege berria egina dela beraz jendeak gostuan ibil diten eta ez ikaran egon...  Herria   2002-10-10

Bonaparteren balentriek liluratu baldin bazituzten, zorigaitzez, bere garaian, eta geroztik ere, [...] bestaberrietako aitzindari, soinulari edo apez nahiz apezpiku batzuk, gure beste herritar iheslari, gudari ala desertur frango ere nazkatu eta nardatu zituzten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.

Gisa hortan greba egin dutenek badituztela beren arrazoinak, hori bat da, bainan gaurko egunean jendea ainitz mugitzen baita, holako grebarekin bazterrak laster nardatzen ere dira.  Herria   2001-04-12

3 (era burutua izenondo gisa)

-Baina Kattalinek Gérard-engana du begiratzen, Sophie-k galdera pausatu duelarik ihes egitera utzi duen begitarte nardatuaz ohartu baita.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Eta oinezkoak ihardesten dio halako aire kexu eta nardatu batekin, arrunt hasarre bezala: [...].  Herria   2005-07-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jende ainitz nardatuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus