Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nardagarri 1 izond narda eragiten duena. ik nazkagarri; higuingarri.

Jende nardagarri eta ustel hori lizunkeriatan gozatzen da, zuekin jan-edanean ari diren bitartean.  Elizen arteko biblia   2 P 2,13

Gizonaren izumenak asmatzen dituen piztia nardagarri horietakoren bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.

Zer animalia nardagarri, gaizto, harro eta higuingarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.

-Dementorrak lurreko izakirik nardagarrienetakoak dira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 154. orr.

Neskameari txilina jo, eta ahots urratu batez agindu zion kentzeko bertatik jaki nardagarri hura mahai gainetik eta ez ateratzeko handik aurrera arrautzak, esnea eta barazkiak baizik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

Zuen egunkari nardagarri horretan zabaldu dute ez dizugula abokatuarekin komunikatzen uzten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 156. orr.

Amondarren jainko zen Milkomen irudi nardagarriari kultu emateko.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,13

Eta bereziki nardagarria iruditzen zitzaidan amaginarreba, aita San Antonioz ari bailitzan, begiak zerura altxaturik "hura zen gizona hura" esaten entzun beharra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 293. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Ezagunak zituzten kearen usain guztiak: gozo eta sarkorra, min eta nardagarria, gogor eta okaztagarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Klaustrofobia ematen zion Pasaiak, N-1 errepide zaratatsu hark; goragalea zirrikitu guztietan nagusitzen zen gasolio usain nardagarriak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.

Zeruko izarrak ukituko zituela uste zuena, ezin zuen orain inork eraman, zerion kirats nardagarri jasanezinagatik.  Elizen arteko biblia   2 M 9,10

Ispiluaren tortura, zilarrezko kirtendun ispilutxoaren tortura nardagarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 343. orr.

Ez dio pertsonen arteko bereizkeria nardagarriari tokirik emango, eta txiki eta xumeek ez dute jakintsu eta handiek baino harrera kaskarragoa izango berarengan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

Ekintzarik nardagarrienak ere ez al du, bada, alderdi mesedegarriren bat izaten?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 192. orr.

Eta gaur arratsean, jokaera nardagarria izan da zurea.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 34. orr.

Kontu nardagarri hau isilpean uzteko erabaki irmoa hartu dut, Sarasa inspektoreordeari kasurik egin gabe...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

3 nardagarri izan da ad

Bada zuhurtasun bat nardagarri dena, burugabea da jakinduriarik ez duena.  Elizen arteko biblia   Si 19,23

Harroari nardagarri zaio apaltasuna: berdin aberatsari behartsua.  Elizen arteko biblia   Si 13,20

Ez zuen Lot-en hiria ere zigorgabe utzi, nardagarri baitzitzaion hango harrokeria.  Elizen arteko biblia   Si 16,8

Bizitzea nardagarri zitzaidan eta heriotzaren beldur nintzen...  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

· Nardagarria ez denik!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 86. orr.

4 (izen gisa)

Hau bai dela huskeria eta nardagarria!  Elizen arteko biblia   Koh 2,21

Guk ere ez genuen geure gisako nardagarririk ezarri nahi geure aita-amen irizpide ez beti samurretara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.

· Orduan hasi nintzen hobeki neurtzen Marotoren azpikerien nardagarria eta maltzurra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirats nardagarri (4); piztia nardagarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus