Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere eskuz ferekatzen zituen eriak; inolako nardarik gabe miazkatzen zituen sufritzen zutenen zauri odoltsuak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.
Garaieraz (leinu horretako gainerakoak bezala) eskas ziren; ez zuten ikararik sortzen, narda baizik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.
Baina ez, ez pentsa, horrek eragiten zidan nekeagatik, nardagatik zenik -egiazko narda, zinez-, ematen zidan penagatik, pena larriagatik baizik. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 54. orr.
Hori ere falta denean, narda eta nekea nagusitzen zaizkigu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.
Are gehiago: hiritarrek narda hartzen dute legeekiko; erdeinua sortzen zaie ezarritako gobernu-eraz; bi erlijioen kontrako susmoen ordez, bietako baten aldeko fede irmoa sortzen da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.
Narda eta higuina eman zidan amak eta zerbait erraitekotan ere egon nintzen... baina ez zen oraino ene ordua... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 426. orr.
Hau nazka! -pentsatu zuen komisarioak, garbitasun-kontuetan oso zorrotza ez zen arren, eta nardaz begiratu zion astiro kulunkatzen zen oin biluziari-. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 174. orr.
Amona hil zenean, haren seme eta errainek aste luzez jardun zuten, nardaz eta higuinez, etxeko bazter guztiak hartuak zituen erlikia pilo eskerga hartan eskua sartu eta aukera egiten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Narda zahar baten, nire hondo sakonean ezkutuan egona zen narda baten uhinek eraso zidaten gero. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 126. orr.
Lehendik ere astunegia zirudien kargari zioten narda areagotu egin zen fiskoaren gosearen gai zirela ikustean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.
· Eta gaur egun bertan, narda gehien diotenek ere, badirudite, nahi ezta ere, haren pentsaeraren zatiak atxikirik dituztela beren arimetan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 159. orr.
Gure inguruan, koilarari eta azpilari narda keinuz heltzen zieten zenbaiti esaten zien berak esku hartu zuela oraingoaren aurreko Mundu Gerran, ofizial gisa. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.