Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berau da napalm delakoa lehenengoz erabili zen lekua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 164. orr.
Niri gustatuko litzaidake munduak betiko gordetzea batzuen koldarkeriaren irudi hori, Vietnamen napalmetik ihesi zihoan neskato biluzi harena gorde genuen moduan, herri apalek jasandako zapalkuntzaren oroitarri gisa. Berria - Kultura 2004-05-04
60ko eta 70ko urteetan terroristek gidatutako B-52 hegazkinek napalmezko terrorea hedatu zuten Kanputxea eta Vietnamgo herritarren artean. Berria - Mundua 2004-01-04
Napalm jaurtigailuen errauts pozoitsuak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 86. orr.
AEBek emaniko mailegu baten bitartez, Kolonbiako Armadak napalm erasoa abiatu zuen hegoaldeko Marquetalia errepublika komunistaren aurka 1964ko maiatzaren 27an. Berria - Mundua 2004-05-27
Eroetxea napalm ukaldi bortitzez garbitzeko. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 84. orr.
1964an orduko gobernuari napalm bonbak eman zizkion. Berria - Mundua 2004-05-27
Edo dena napalm-sutan ezarri eta ifernu hau une batean ifernuago bilakarazten duten T6 airekoak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 123. orr.