Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nanoteknologiak erakusten digu atomoak manipulatu daitezkeela, baina ez gara gai manipulatze horren ondorioak ikusteko: nork irudikatzen du hogeita hamar liburukiko eta milaka orrialdeko entziklopedia bat, esaterako, bolaluma baten muttur txikian sartua? Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.
Nanoteknologiak eremu zientifiko asko ukitzen ditu, baina gaur polimeroekin lotutakoak azalduko ditugu. Berria - Gaiak 2004-09-30
Nanoteknologiaren bidez, elektrodo ñimiñoak dituzten pelikula bereziak egin daitezke. Berria - Gaiak 2004-07-30
Nanoteknologia erabiltzeko beste eremua elikagaien ingurukoa da. Berria - Gaiak 2004-09-30
XXI. mendean nanoteknologiaren iraultza ikusiko dugula diote adituek. Berria - Gaiak 2004-09-30
Lore itxurako nanoegiturak egin dituzte Cambridgeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) nanoteknologia-zentroan. Berria - Gaiak 2004-07-01