Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Obra handi ikusgarrietatik dena dezakeen nanoteknologia deritzanak sortu behar omen duen ezin ikusizko nanomundu ahaltsura igaro gara, nano mental askoren liluragarri eta bakarren baten -hau da, ekonomiaren- bizigarri. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Unibertsitateak gizartearekin duen harremana nahiko ahula da, eta, hori dela eta, galdetu zidaten ea diseinatuko nuen emanaldi bat nano mundua azaltzeko; modu ludiko eta ikusgarri batean gaia kalera ateratzeko. Berria - Kultura 2004-11-09
Jatorri zientifikoko irudiak oinarrian hartuta, Lasuenek gure pertzepziotik kanpo gelditzen den nano mundura bidaia bat proposatu du, eta horretarako, JosAnton Artzeren eta Joan Brossaren poesia baliatu ditu berak ikuskizunerako espresuki egindako musikarekin batera. Berria - Kultura 2004-11-09