Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nanohodi iz nanometroetako tamaina duen hodia.
Altzairua bera baino gogorrago diren karbonozko atomoen metaketa bat dira nanohodiak. Berria - Gaiak 2004-08-19
Nanopartikulak eta nanohodiak, bestelako produktu kimikoen antzera, arautzeko eskatu diete zientzialariek Erresuma Batuko Gobernuari eta Europari. Berria - Gaiak 2004-07-30
Kablea karbonozko nanohodiz egitea proposatu zuen Edwarsek. Berria - Gaiak 2004-08-19