Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jiganten herrian nano den gizona, jigant izan daitekek nanoen herrian... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 254. orr.
Pagauso pauma-isatsak, oilar nanoak, basaahateak, usapalak eta usoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.
Altzifreak, idi-bihotz arbolak, lizarrak eta palmondo nanoak burumakur zeuden, bost eguneko euriaren eta haizerik ezaren ondoren. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.
Hala jarraituz gero, laster kamera nanoak paratuko dituzte zakil-puntetan eta Falopioren tronpetan, sartu-irtenetan hor barruan zer jazotzen den xeheki ikus dezagun. Berria - Kultura 2006-02-14
Whisky koloreko itsasoan izeberg pusketa nanoak ziruditen izotz zatiek. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 137. orr.
Whisky koloreko itsasoan izeberg pusketa nanoak ziruditen izotz zatiek. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 137. orr.
Ezkaratz ezin nanoago bat edarien hozkailu batez eta bi erregailuko gas-sukalde batez hornitua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 34. orr.
Zahartuta dago, eta gezurra da irla batean bizi dela Marilynekin: Dublinen bizi da, eta gauero abesten du pub triste batean, gitarra jotzen duen nano batekin. Berria - Kultura 2004-09-14
Iparraldeko mendietako nano bat? Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.
-Eta orain arte sekula ez du nano batek elforik garaitu hitzjarioari dagokionez -erantsi zuen-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 319. orr.
Nano konkordun bat zen, baina kasik hura bezain bitxiak ziren haren jantziak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 61. orr.
Etxola txiki-txikiak, txotxongiloaren inguruko nano saltariak [...]. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.
Etxeko pibotek erraldoiak ziruditen, eta kanpokoek nanoak. Berria - Kirola 2006-04-30
-Ez al du beldurrik? -murmurikatu zuen nanoak-. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 105. orr.
-Zezenak nanoa harrapatu! -esan du Gabik barrezka. «Bizia lo», 2003 - 66. orr.
Hemen ez da aski masa kritikorik, ez dugu fitsik! hori ulertu behar duzue! munduan badira handiak eta badira nanoak. Berria - Ekonomia 2006-03-11
Erraldoi ekonomikoa da [Europa], baina buztinezko oinak ditu, politikoki nanoak garelako oraindik. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
nanoaren gorpua (4)