Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nakaratu izond nakarraren kolore edo distira duena.

Jendea dotore jantzita joaten zen; kasula gorri nakaratu batekin hornitzen zen apaiza; koruak eta organoak kantaz eta musikaz betetzen zuten eliza argitsua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Kontua da han ez dagoela inolako koadrilarik, inolako soinujolerik besoetan akordeoi txuri nakaratu bat duela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Iruditzen zitzaidan dena lauso eta nakaratua zela nire inguruan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 33. orr.

Tximeleta nakaratuak krisalidetatik jaio eta hil arte aritzen ziren leihoko kristala jotzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

Perla erraldoiak nola, bizi-bizi, zurbil bihurtzen zituzten, beren argi nakaratu, misteriozko eta erregetiarren pean, gas sareak, gas zikin gaiztozkoak, eta kolorezko kristalezko lore-sortak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

Iruditzen zitzaidan dena lauso eta nakaratua zela nire inguruan, eta bazirela bertan presentzia askotariko eta bereizezinak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus