Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salgai ipinitako lehenbiziko arrainetan, nakar arrosak, koral odolkarak, perla esne kolorekoak, ozeanoaren distirak eta zurbiltasun berdexkak oro aurkitu zituen berriz ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.
Lipar batez gelditu egin zen nakarrak bezala diz-diz egiten zuen Plaza hotelari behatzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.
Nakarrezko hautsontzi batean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.
Haizemailea atera eta astintzen hasi zen; nakarrezkoa zen, txit urreztatua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.
Zolua esmeraldaz, nakarrez eta marmolez egina zen. Elizen arteko biblia EstGr 1,6
Dionisok kutxa batetik ondo zaindutako erretratu bat atera zuen, nakarrezko marko batez inguratua bera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 112. orr.
Jaka laurdena, oihal zuri listadunezkoa, nakarezko hiru botoi distiratsu zoragarrik lotua. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.
Botoi-zuloak ere urre-harizkoak dira, eta botoiak nakarrezkoak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.
Aitak apain-mahai gorri bat erosi zion, nakar itsatsiekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.
Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin, sardinzarren urrezko haridun soinekoak izokinen zilar atal handiekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
Bitartean, berdel urrekarek, bizkarra txartatu berdexkez ildaskatuta, beren saihetsetako nakar aldakorrari distirarazten zioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Hegazkina oso gora badoa, ezkonberriaren mantelina bezala garraiatzen duen nakar zurizko xingolarengatik bereizten gaituzte lurretik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.
Nakarrezko hodeiz beterik, zeru urdina gero eta ilunagoa zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.
Urrezko eta zilarrezko etzaulki asko zen han, eta zolua jade, marmol, nakar- eta azabatxe-harlosaz egina zen. Elizen arteko biblia Est 1,6
Mahaitxo bakoitzean kristalezko bola distiratsu bat zegoen, nakar-itxurako lainoz betea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 240. orr.
Arrain usain mehea zerion; eta, esku baten gainean, hatz txikitik hurbil, sardinzar ezkata bat zeukan, han nakar orban bat ipintzen ziona. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.