Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
naipe 1 iz jokoko karta.
Nik adiskidetasun huts mantendu nahi nuena zuk harago behartu nahi izan zenuen, harago ezin eramanak min eramanezina sortzen zizulako apika, eta horra nola erori zen behera hitz erdiz jasotako naipezko zubia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 47. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Neskak soinekotik naipe-sorta atera, eta eskoban jokatzen hasi ziren, funtzionarioa iritsi zen arte. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 88. orr.
Naipe-gaztelu bat erortzen den moduan, monarkia egun batetik bestera desegin zen herrialde hartan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 78. orr.
Duela gutxi hasi dituzte lanak, Gasteizko Alde Zaharreko Aiztogile eta Hedegile kaleen artean dagoen orubean, Naipe museoaren parean. Berria - Kultura 2004-04-08