Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
naiade iz mitologia klasikoan, iturri eta ibaietako ninfa.
Hiria mendean hartu ondoren, uretako ikuskizunak egiteko prestatu zuten erromatarrek antzokia, naiade eta guzti. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.
Oi, iturri haietako naiadea! Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.
Itakan bada Forzis izeneko portu bat, eta barruan, pikuondo baten azpian, leize bat dago, non Naiadeak deritzen ninfak bizi baitira. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 92. orr.
Orduan bere lurrari mun egin zion, Naiade ninfei otoitz eginez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.