Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahiz1 1 junt bere ondotik datorren perpausak adierazten duena gorabehera, esaldi nagusian esaten dena egia denean ezartzen den juntagailua. (juntagailuaren mende dagoen esaldiaren aditzak -(e)n atzizkia hartzen duela).

Aurpegian ez daukat espresio berezirik, nahiz eta errelajatu itxura ematen dudan eskuak poltsikoetan sartuta dauzkadalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Bere orduko irakasleen artean atxikimendu berezi batekin aipatzen zuen Jodocus belgikarra, nahiz jaun hori guztiz garazki epaitzen duen Jose Lopez Ortiz historialariak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Batez ere Iparraldean, bistan da euskara gainbehera doala, nahiz han ere baden euskara ikasten ari den jendea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 42. orr.

Nahiz behialako mantalina buruzapi baten kontra trukatu zuen, argi zen haren soinekoak serora jantziak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Nahiz ez duen gaia haiek bezala aurkezten, zuzenbidea eta teologia elkarretaratzen dituelakotz eta kasu konkretuak ere eztabaidatzen, bere ondoko kasuisten aitzindari agertzen zaigu nafarra.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

Gizartea identifikatu izan dugu normalean estatu baten azpian dagoen eremuarekin, nahiz gauzak ikusteko modu hori ere ez den maizkara batere argia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 149. orr.

Badakizu ez dizudala gerra honetaz hitz egin nahi, nahiz harro nagoen borroka honetan borrokatzeaz.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 60. orr.

2 (mendeko esaldiak aditza era burutuan eta laguntzailerik gabe duela).

Unibertsitatera joan ginenean ere elkarrekin jarraitu genuen, nahiz karrera desberdinak ikasi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.

Asmakuntza horrek [...] egundoko ospea eman zion, nahiz artean hain gaztea izan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.

Nahiz eta soldaduek behin baino gehiagotan geldiarazi, Grenobleraino ez zuten arazo handirik izan, Robespierreren pasa-agiria mirakuluzkoa baitzen ausaz, gaitzen sendagarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

Zeren zenbait kasutan gertatzen baita etxean erabiltzen den hizkera nagusia erdara izaten dela, nahiz senide guztiak euskaldunak izan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 69. orr.

Nahiz zuzenbidezko bi sailak landu, bakarrik sail kanonikoaren doktoregoa zuen eskatu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Batzuk atezu larrian ari ziren lanean, nahiz txistuka aritu alegia lasai eta aise.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Errezatzeko gogoa egin zitzaidan, nahiz errezatzen ez jakin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 117. orr.

Nahiz Valmontek maiteminduta dagoela aitortu ez, Merteuil andreak behin baino gehiagotan egotziko dio maiteminduta egotea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Nahiz eta Nofutur zergatik bahitu zuten oraindik ere ulertu ez, animalien trafikatzaileen aztarnari heltzerik ez zegoela konturatu zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Erdi Aroko pentsaeraren alderdi horiek ere ez dira ahaztu behar, nahiz aitortzekoa izan ez zetozela bat orduko gizakiak barru-barrutik sentitzen zuen autonomia-desioarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Horren ondoren, galdera bat sortu zitzaion, bere buruari sekula egin ez ziona, nahiz orain aitortu behar izan harrigarria zela, oso, ez egin izana.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Habibiren tristurari antzemana zion Maxek, nahiz elkarrizketaren zati handi bat itzuri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Errusiarrek ezin zuten, oraingoz behintzat, probintzia utzi, nahiz eta tratuak egin behar izan Siberiako mugetatik hara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 95. orr.

Nahiz ni, esan beharrik ez, errotik egon Motako Gazteluak adieraz zezakeen guztiaren kontra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 15. orr.

3 (mendeko esaldiko aditza ezabaturik).

Hori zen arrazoietako bat, nahiz ez bakarra, eta ez menturaz garrantzizkoena, aspaldiko kontua baldin bada ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 26. orr.

Eta beldur handia zegoen bazterretan, nahiz ongi disimulatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 189. orr.

Berretzaileei heldu zien gero Jonathanek, eta zehatz-mehatz deskribatu Léari, nahiz arrebari bost axola hori guztia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

Sorterriaren kezka bihotzean barna alha dutenak edo, haietarik batek zioen bezala, %100 basque izaiteko -nahiz ez beti euskaraz- nolazpait lehiatzen direnak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.

4 edo.

"Ezagueraren gizartean" bizi gara, eta gizarte mota honetan, onartu nahiz ez, konturatu edo ez, gero eta garrantzi handiagoa hartzen du unibertsitateak, horixe da liburu honen mamiak dioena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.

Ibaietakoak ur biziak ziren, buztintsu nahiz gardenak izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Burugabearekin auzitan hasten den zuhurrak, haserretu nahiz barre egin, ez du atsedenik izaten.  Elizen arteko biblia   EsZ 29,9

Handi nahiz txiki, pobre nahiz aberats, elizako nahiz munduko, guti izan ziren gau hartan beren etxeetan gorde zirenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.

Gosea edota izurritea izatean, gorrinak nahiz herdoilak, larrapoteak nahiz harrak jotzean, etsaiak hiriren batzuei erasotzean, edonolako ezbehar nahiz gaitzalditan.      - 1. orr.

Aberats izan nahiz behartsu, noble nahiz xume, arbuiatu nahiz estimatu, zuhur nahiz sinple eta ezjakin, kleriko nahiz laiko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 201. orr.

Baina, asmatu nahiz huts egin, eginikoak ez zuen bueltarik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 199. orr.

Horrela, ustekabekoren bat gertatu nahiz berri txarren bat etorriz gero, herrialdeko jendea ez zen larrituko, jakingo baitzuen agintea nori zion utzia.  Elizen arteko biblia   2 M 9,24

Hire inguruan, asko gaixotuko dituk bateko nahiz besteko pozoiz edo gaitzez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.

Konkurrentzia oro ezabatuz, benetako konkurrentzia nahiz birtuala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Azken aldian, ametsetan nahiz esna, jardina gurutzatzen ikusten diat berriro Krisztina.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 210. orr.

Lurrean kukubilkatua egoten zen, janzten nahiz pipatzen, edota okin bikotea zelatatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Bost eguneko ostatua da bizitza -esan ohi da, eta, gogoz nahiz gogoz kontra, seigarrenerako utzi beharra daukagula.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 18. orr.

Zuregana zihoazenak nahiz zuregandik zetozenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.

Guztiak joan daitezke lauki beltzetatik zurietara nahiz zurietatik beltzetara.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

Ezin ditu burutik uxatu haien ziriak, haien burla on-usteko nahiz txantxa gaiztoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Jaso dezazula (nigandik nahiz, nire absentzian, besterengandik).  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 156. orr.

Darabiltzan konparaketak, haren akustika, haren puntuazio nahiz sintaxiaren pasadizoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

Atzealderantz, lobulu tenporaletaraino iristen zen, eta beherantz, berriz, dientzefalo nahiz garun-aurreraino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

5 nahiz... edo...

Pertsonaiak mirestea baino, nahiz gizon edo emakume handiak izan eta berebizikoren bat egin, hobe deritzot gertuko pertsonak miresteari, bizitza eta arima nirekin partekatzen dutenak alegia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

Burua estaltzeko erabil daitezkeen zapi nahiz oihalak edo bizarra bera ere debekaturik daude erlijio edo sinesmen baten isla badira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Beti gazte dago bere orduko jokolariekin, nahiz gehienak edo denak behar bada zenduak direla: Lino Ventura, Bernard Blier, Jean Lefebvre, Francis Blanche.  Herria   2003-12-11

Enpresa munduan, zuzendariek, enpresa handi nahiz txiki edo ertainekoek, kontuan izan beharko lukete [...] antolaketan eta prozesu produktiboan berrantolaketak egin behar direla, teknologia berri horien ahalmen osoa atera nahi bada.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

ETAren ekintzak sobran baitaude Katalunian nahiz Estatuko edo Euskal Herriko edozein lekutan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Nahiz etorkizuneko edo iraganeko gauza baten ideia izan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 491. orr.

Sabel gainean nahiz lau zangoen edo gehiagoren gainean narrasta dabiltzan piztiak debekatuak dituzue eta ezin izanen dituzue jan.  Elizen arteko biblia   Lb 11,42

Abereak akatsen bat badu -herrena nahiz itsua bada Baserrietatik etorritako neskei egiten nien kirika jaunartzera hurbiltzen ziren guztien artean; nahiz beren jantzi modaz kanpokoak, nahiz beren orrazkera arruntakedo beste akatsen bat badu-, ez diozue Jaunari zeuen Jainkoari oparitzat eskainiko.  Elizen arteko biblia   Dt 15,21

6 nahiz eta junt nahiz.

Isaakek, grisago, beste bien arteko zubi izatea beste meriturik ez du ia-ia, nahiz eta berari eskainitako zatian bi kontakizun eder sartzen diren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.

Ivy, hegazkin atzeratuaren zain geundela, hiru orduz jarduna zitzaidan hitz eta pitz, nahiz eta berak badakien ez naizela sekula eta inola ezkonduko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Horra ene ibiltokia... nahiz eta zelda baten itxura duen, kanpoan naiz eta kanpoko airez asetzen ahal naiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 41. orr.

Ez naiz ez denik esaten ari: akordua dudanetik baitut maite, nahiz eta ez dudan gogoan noiz egin zidaten haren aurkezpena, noiz sentitu nuen estreinakoz haren fereka neure esku amets-gosean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.

Nahiz eta soldaduek behin baino gehiagotan geldiarazi, Grenobleraino ez zuten arazo handirik izan, Robespierreren pasa-agiria mirakuluzkoa baitzen ausaz, gaitzen sendagarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

Beheragoko ur-geldiune batean, ibaiak berak bota zituen bazterrera, hilotz, nahiz eta berehala iritsi laguntza.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Hobe baltsara sartu ez balu, nahiz eta haria eta orratza erabiliz konpon ez daitekeenik ez izan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 60. orr.

Har beza nork bere ezpata eta zeharkatu kanpalekua, aterik ate jendea hilez, nahiz eta anaia, laguna edo auzokoa izan.  Elizen arteko biblia   Ir 32,27

Nahiz eta zimiterioko borrokan parte hartu ez, Lubis gurekin zegoen elizan Pantxo bere anaiarekin etorrita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Eta hori egia zen, nahiz eta Tomek berak jakin ez, artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Nahiz eta erabili ez, hantxe ikusten nituen, zintzilik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 25. orr.

Eta pozgarria ere bai, nik uste, nahiz eta...  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 169. orr.

7 nahiz... nahiz...

Morroi bat, nahiz kalerako nahiz lur Ianerako balio zuena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Nahiz plazan nahiz kalean, bazter guztietan dago zelatan.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,12

Tenpluaren behea ere, nahiz barnean nahiz kanpoan, urrez estali zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,30

"Euzkadi" haren ideia, ordea, faltsua zen neurri handi batean; nahiz guretzat hunkigarria izan, nahiz harekin maiteminduta egon.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 88. orr.

Tamalez, ordea, nahiz bateko nahiz besteko potentziak denborazko gauza hutsaletan aritzen dira eta nahasten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Jendearen haragia, nahiz emaztearena nahiz berea, gris higuingarria iruditzen zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Beti klimax baten bidean, nahiz harantza nahiz honantza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Biziagoa da Kixotearen mamu aleman nahiz eskandinaviar nahiz indostanikoa, estilistaren hitz-sorkari asmotsuak baino.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

Borrokaren gorrian bere autobiografiako hizkera nahiz ikuspuntua nahiz kontatutakoa bizi-biziak dira.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 31. orr.

Kristauak nahiz turkoak nahiz kale jantzian daudenak, denak ari dira lanean, zein oihalak atontzen, zein loreak ureztatzen, zein oholtza aurreko aulkiak lerroan txukun jartzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

Baserrietatik etorritako neskei egiten nien kirika jaunartzera hurbiltzen ziren guztien artean; nahiz beren jantzi modaz kanpokoak, nahiz beren orrazkera arruntak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

· Labore-opariak, nahiz labean erreak nahiz eltzean edo zartaginan prestatuak, eskaintzen dituen apaizari dagozkio.  Elizen arteko biblia   Lb 7,9

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus