Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nahitsu izond nahi izatez betea.
Nahigabeturik, baina nahitsu, osaba Joanikot izan ezik, zeren baitzirudien ezen atsekabez atsekabe zebilela... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 335. orr.
Zer, Luthero edo Kalvin, egia bere molderat egokitu eta plegatu nahi zuten gizon nahitsuak baizik, Elizaren betiko irakaspenetarik urrun? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 346. orr.
Ikusi, ezpere, nola armiarmak eraikitzen duen berea, bere nahirik nahitsuenen atxikitzeko eta haien sostengatzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.
Ez da ez partida txar, maingu, bat izan hau batere, baina oren bat eta erdiz ezbaian lau pilotariek jokatu duten guduka nahitsua. Herria 2003-11-06