Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahitasun 1 iz txera, norbaitenganako zaletasuna.

Nahitasun handia dio lagunari, baina ni maite nau.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 144. orr.

Don Alejandrok nahitasun berezia hartua zigun Fernández Irala eta bioi, zurikerian jarduten ez genion bakarrak ginelako apika.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.

Andresi dagokionez, maitasun bizia zion anaia txikiari, bazien nahitasuna Pedrori eta Margaritari, baina beti zituen errietak arrebarekin, mespretxua zion Alejandrori eta ia gorrotoa aitari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Elkarrengana bildutako, zera... bizilagun-multzo bat izan ziren ordu arte; elkarrekiko harreman handirik gabe bizi izanak ziren, liskarrik gabe, ohitura hutsez; eta elkarri zioten nahitasuna, berriz, jakintzat emana, bai, baina grina handirik gabea zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.

-Beti izan diet halako nahitasun bat tipo bihurriei -esan nuen-, baliteke ez izatea lagunik fidagarrienak, baina pentsa ezazu zein hitsa izango litzatekeen bizitza eurak gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Oso sakon sartu beharko litzateke haren barruan aitatasunezko nahitasunen bat topatzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

2 (gauzei buruz)

Gogoan zuen sekula ez ziela [...] nahitasun handirik izan dotrina pitagorikoei, mistikoegi eta erlijiosoegitzat baitzeuzkan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.

Aldirietan horrenbeste urte egin eta gero, iruditzen zait hiria eta biok ondo konpontzen hasi garela, eta dagoeneko nahitasuna hartu diot neure auzoari, maite dut zurien eta marroien eta beltzen arteko hango nahaspila aldakor hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Baldin giltzapean dauden presoek zuk bezalako nahitasunarekin maitatuko balute zuzentasuna, ez litzateke hainbeste krimen eta ankerkeria izango.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.

Badiot halako nahitasun bat zozokeria horri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 335. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nahitasun handia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus