Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahitara (95 agerraldi, 29 liburu eta 26 artikulutan; orobat nahitarat g.er.) 1 adlag nahi izanik, berariaz. ik nahita.

Nahitara eta bere borondatez hautatu zuen bide hura.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Alferrik da galdetzea larru-apaintzaileen alabak larrua bortxaz ala nahitara eman zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

Presoa lehen egunetik beretik hasten da entzumena zorrozten, automatikoki, oharkabean lehenik, nahitara gero.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

Nahitara ezer galdegin ez (batetik, ahalik eta axolagabeen agertu nahi nuen beraren aurrean; eta, bestetik, amorante hitza aipatzeko aukerarik ttikienak kirioak airean jartzen zizkidan), eta gelara jo nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 20. orr.

Europako preso politiko guziak, español anarkistak, judu hungariarrak, komunistak, gaullista frantsesak nahasiak dira, nahitara, elgar ezezta dezaten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

Nahitara mintzagaiez aldatu nintzen eta aitamei begiratuz: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 141. orr.

Iduri zuen gidariak nahitara egiten zuela zilo guzietatik pasatzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 79. orr.

-Egia da gezurra esan nuela, baina ez nahitara, jende askoren konfiantza ez zapuztearren baizik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 160. orr.

Itsuak gara, itsuak, nahitara...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 164. orr.

2 (-en atzizkiaz) nahiaren arabera. ik nahi 8.

Ene nahitara bizitzeko eskubidea daukat.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Gobernutik jalgi da, bere kargua bere nahitarat utziz.  Herria   2004-01-29

Frango badira, beren nahitarat edo ezinbestean, lanez edo tokiz kanbiatzen direnak, hoietarik asko bai lanez eta bai tokiz...  Herria   2002-10-10

Ez beren nahitara, bainan bertzek hortaraturik.  Herria   2004-07-01

Aholkulariaren eskubidea aholkua hartzen duenaren nahitara desagertzen da; legegilearen eskubidea ez da desagertzen legearen subjektuaren nahitara.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 187. orr.

-Gure ordenantzen ariora, enpresak bere nahitara erabakitzeko ahalmena dik enplegatu bakoitzaren oporren erdiez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Erran dut bekatua eta ez, beste batzuk bezala, hutsa [...], zeren san Tomasen arabera, oraingo bekatua, bekatu pertsonala baita, egile bakoitzaren nahitara egina.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.

Are gehiago, Estatua deuseztatu egiten da eta nork bere nahitara babesteko eskubidea berreskuratzen du.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 183. orr.

Zuk bakarrik profita dezakezula noiznahi eta zure nahitara.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere nahitara (9); beren nahitara (3); nahitara egin (6); nahitara egina (3); nahitara egiten (4)

bere nahitarat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus