Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahitaez (965 agerraldi, 140 liburu eta 196 artikulutan; orobat nahitez g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian nahitaez agertzen da) 1 adlag nahi bada eta nahi ez bada; inoren nahimenetik at, halabeharrez, ezinbestean, nora ezean. ik nahi 29; baitezpada; derrigor.

Nahi izanez gero, segidan irakur ditzake denak, bistan da, bata bestearen ondoan eta dauden ordenan berean; baina ez du nahitaez horrela egin behar.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.

Bi baldintza bete behar dira nahitaez ilusioa gerta dadin: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 94. orr.

Baldin eta ebakitzen badu, bitan zatitzen du nahitaez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 39. orr.

Horrenbestez, perpaus analitikoak egiazkoak dira nahitaez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Ez dugu eredu hori nonahi eta noiznahi nahitaez erabili behar.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 50. orr.

Bada nahitaez egin beharreko galdera bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.

Bukatu zen arratsaldeko saioa jostundegian eta neska guztiak pauso bizkorrean abiatu ziren herriko plaza aldera, ilundu aurretik nahitaez egin beharreko lan batera bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.

Hiru gauza dira nahitaez saihestu behar ditugunak, berrikuntza hori lortu nahi badugu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Zentzu horrek jainkozkoa behar du izan nahitaez (Jainkoak baizik ezin eman diezaioke zentzurik errealitateari), eta, horrenbestez, ezkutukoa behar du izan nahitaez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Horrek argi eta garbi erakusten du badela, nahitaez, irudia hautemateko, pertzibitzeko denbora-bitarte bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.

Horrek, nahitaez, franko harritu ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 53. orr.

Jainkoa ez dago kosmosari berak ezarritako eta nahitaez onartu beharrekoak ez diren legeen mende.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Neure gorputzaren ikuspuntua hartzen nuen, nahitaez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.

2 nahitaezko izlag

Nahitaezko gaia zen urte hartako Akordeoi Lehiaketan, eta bere aitak behin eta berriro joarazten zion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Beraz, hautazkoa den Thau gara dezakegu, eta ez nahitaezko Tnah formaldatzea honelako adibideak jorratzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.

Etxeko eulia, alegia, eta halaxe izan da ia betidanik, eulia gizakiaren nahitaezko bizilaguna izan baita.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 182. orr.

Horrela bizi izan ditugu autobiografiaren eta hilketaren arteko harremanak, ez munduan zehar aske dabilen Gaizto izugarri ulertezina bezala, krimenean geure nahitaezko parte-hartze gisa baizik, Abrahanen antzera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 43. orr.

Guztiek -dio berak- onartzen dute munduaren existentzia posible besterik ez dela, nahitaezko existentzia balu, hura Jainkoa litzatekeelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 224. orr.

Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Lege zibilak saihets dezake indarra eta bortxa erabiltzea, senar-emazte pozgabeak loturik edo ezkon barruko ezkongetza nahitaezkoan iraunarazteko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 67. orr.

Nahitaezkoa zaigu eredu erromantikoari uko egitea anakronismoan edo bazterketan ez erortzearren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 54. orr.

Inbertsioen errentagarritasunak, izan ere, nahitaezkoa zuen faktore horiek beti eskura izatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

3 (mugagabean aditz bati dagokiola)

Hogeita batgarren mendean gaude, eta nahitaezko gertatzen da galdera: zer dagokio gaur egun abertzaletasun heroikoari?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.

Baina hemen ere nahitaezko suertatuko dira "pagaburuak".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.

Aurkakotasunak eta kontraesanak ez dute antagonismoa nahitaezko egiten.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.

Soldaduskara joatea nahitaezko zenean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 48. orr.

Nahitaezko baita zerbaitek aldagaitz irautea, gauza guztiak ezerez hutsera etor ez daitezen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 139. orr.

Higienea eta ordena nahitaezko ditu inguruan, gero buruan ere oreka izateko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.

Bide bazterrean galdu ditu marxismo arruntak nahitaezko zituen hainbat ñabardura, hala nola pentsalari handiaren obra bere testuinguruan aztertzeari buruzkoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Nazio guztiek ez dutela Estatu bat nahitaezko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.

4 ez-nahitaezko izond

Inguruneak aukera ematen dion guzti-guztietan gertatzen ez den ordezkatzeaz esaten da hautazko edo ez-nahitaezko dela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Ordezkatze bat ez-nahitaezko dela esatea edo hautazko dela esatea gauza bera da. Erantzun absoluturik ez dut uste dagoenik, eta ez dut uste behar dugunik, h[au] d[a], arazoa irakaskuntzan ez nahitaezko eta ez osoki tabu bihurtzea daukagu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behar da nahitaez (5); behar du nahitaez (9); behar dute nahitaez (5); behar zuen nahitaez (16); egiten du nahitaez (4)

nahitaez aipatu (4); nahitaez aipatu behar (3); nahitaez atera (3); nahitaez atera behar (3); nahitaez azaldu (3); nahitaez behar (11); nahitaez behar zuen (3); nahitaez bete (7); nahitaez egin (9); nahitaez egin behar (3); nahitaez egin beharreko (3); nahitaez eman (3); nahitaez eman behar (3); nahitaez erabili (3); nahitaez eragina (3); nahitaez eraman (4); nahitaez eraman behar (3); nahitaez esan (3); nahitaez existitzen (6); nahitaez gertatu (3); nahitaez gertatzen (4); nahitaez hobetu (4); nahitaez hobetu beharko (3); nahitaez irabazi (38); nahitaez irabazi behar (32); nahitaez irabazi beharko (4); nahitaez izan (6); nahitaez izan behar (4); nahitaez joan (8); nahitaez kontuan (4); nahitaez kontuan hartu (3); nahitaez lortu (3); nahitaez ona (5); nahitaez onartu (6); nahitaez segitzen da (5); nahitaez txarra (3); pairatzen du nahitaez (3)

nahitaezko baldintza (7); nahitaezko da (4); nahitaezko formaldatzeak (4); nahitaezko iritzi zion (3); nahitaezko oinarri (3); nahitaezko ondorioa (3)

egitea nahitaezkoa (6); egitea nahitaezkoa dela (3); ez da nahitaezkoa (8); hartzea nahitaezkoa (3); izateko nahitaezkoa (3); lortzea nahitaezkoa (4); nahitaezkoa da (61); nahitaezkoa du (4); nahitaezkoa dute (3); nahitaezkoa iritzi (19); nahitaezkoa iritzi zion (11); nahitaezkoa izan (3); nahitaezkoa izango (13)

nahitaezkoak dira (5)

nahitaezkotzat jo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus