Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahikotxo 1 adlag adkor nahiko, askotxo.

-Tailerra utzi nuenetik nahikotxo aldatu zait bizitza, bai...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 125. orr.

Diskoa entzunez gero, nahikotxo igartzen dela uste dut: abesteko eran, interpretazioan...  Berria - Kultura   2004-05-28

Berarekin topatu zen egun batean esan ziolako nahikotxo pattal aurkitu zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Horrexen bidez jakin ahal da Patxi Ibarluzea hura pilotu egina zela Mexiko gerran sartu baino nahikotxo lehenago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

2 (izenekin)

Azkenaldian elkarrizketa nahikotxo egin dizkiote eta nabaritzen zaio; pilotalekuan bezala, kazetarien aurrean ere zailtzen hasia da.  Berria - Kirola   2006-01-27

Nahikotxo diru, egia esan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 128. orr.

Nahikotxo garagardo edana nuen ordurako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus