Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irrigarri eta peril handikoa litzateke legeen egitekoa norbanako batek bere nahikeriaren arabera urratzeko ahalmen mugagabea izatea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.
Beheko mailan, aldiz, herria edo populua dago, nahikeriaz beteta, materian eta materiaz bizi dena, ekonomia mundukoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.
Haren aitak manatuta, ahaleginetan ari zen erreginarengandik ez urruntzeko eta hura nahikeriarik apalenean ere zerbitzatzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.
Bai noski, literatura masiboki kontsumitzen duten ergelak diren bitartean, eta haien gogo sinple eta nahikeria merkeak asetzeko prest dauden zu bezalako mertzenarioak diren bitartean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 111. orr.
Leporaino daude sarturik ordenagabeko nahikerietan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.
Geroztik, nire nahikeria leninistak ere oroitzapenen kutxara igaro ziren. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.
Ikuskapenerako Informazio eta Plangintza Ataleko zuzendaritza libre gelditzea fortunaren nahikeria izan zen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 50. orr.
Ezin da kexatu, baina tarteka beste norbait izateko nahikeria edo nostalgia sentituko du, beste norbaiten larruan ordu batzuk pasatzeko grina. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 146. orr.
Kurioski munduko berrien goait nengoen, Elizaren etorkizunaz kezkatsu nintzen eta ez nintzen ohartzen ene ingurumenean gertatzen ari ziren gizare-aldaketei: gazteen ikara eta nahikeriak, emakumeen eskakizunak, langileen arrangurak eta beste. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 102. orr.
Ez dute suportatzen dena ez kontrolatzea, preso batek bere nahikeria erakustea, bere nortasuna atxikitzea, buru egitea. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 77. orr.
Kuraia eta nahikeria eta bertutea eta indarra ukan zituela, hark. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 151. orr.
Kabalkadetarik ihauterirat, toberetarik antzerkirat, talde bat sortu da nahikeri batekin: antzerkian goxatu. Herria 2002-12-12
Nahikeria da erreferendum bat lau gai hauietaz galdatzea, eta hortarako mozione baten sinaraztea jendeeri, arats hortan, betan, Euskal Herri guzian. Herria 2003-05-22
Bainan horra nun, azen ontzeko, Espainiako apezpikuen batzarrak azkarki jorratu duen Ibarretxe-ren plana, gogor salatuz Euskal-Herriak bere buruaren jabe izaiteko ukan dezakeen nahikeria...! Herria 2005-01-13
Biba zuek gazteak, zuen nahikeria ona erakutsi baituzue. Herria 2003-06-26
Nahiz politikeroen euskara defenditzeko nahikeria eskasa deitoratzen dugun, lehen hobendunak ez ote dira gure familietako jendeak, gure aitamak, gure haurrideak? Herria 2004-04-08
Lege berriaren nahikeria da, etxe berrien egiteko baimenak ez nola nahika eta nun nahi emaitea, tokiko laborantxaren geroa zaindu nahiz, eta ere ingurumenaren ahal bezainbat errespetatu nahian. Herria 2002-08-01
Dagün urtean badate 20 urte Euskal Irratiak bizi direla, jenteen nahikeria eta indarrez. Herria 2001-05-17
Banuen halako lotsa bat, halako ahalge bat hobeki erraiteko, baina ere denbora berean neska harekin solastatzeko nahikeria gaitza. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.
Gehienik gustatu zaiona publiko pollit horri: lau pilotarien nahikeria sanoa, eta jokoa ere bai harekin bixtan dena. Herria 2004-05-13
Bazirudien tasun huraxe hartzen zuela, beste ezein nahikeria kutun bainoago, bera besteengandik bereizten zuen ezaugarri propiotzat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.
Esku berantetsiak ipur-mazeletan itsatsiz, aurpegi aldera erakarri nuen Kristina, haren osin gorri-beltzean pulunpatzeko nahikeriaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.
beren nahikeria (3); egiteko nahikeria (3)