Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahastura 1 iz zenbait gai nahasiz sortzen den gaia.

Goma hutsak baino iraupen hobea du nahasturak, eta hamar edo hogei aldiz erresistentzia mekaniko handiagoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Aire garbiaren eta kutsatuaren nahastura hori da albeoloetara iristen dena eta odolari oxigenoa ematen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 255. orr.

Nahastura hori berotan moldatu, eta gai gogor, arin eta merke bat ateratzen zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

2 irud/hed

Espanglish deitzen den nahastura horren inguruko zenbait argibide.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 192. orr.

Asian, non industri iraultza exotiko batek, Mendebaldeko ekonomi ekimen desegokiak bizkortua, sozialki artean suberatu gabeko komunitateen nahastura geografikoa eragin baitzuen bere ekonomi laberako giza erregaia biltzeko prozesuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 256. orr.

Motorrak isuri berria zuen oihaneko nahastura kakofoniko hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etorri zen Nikodemo ere [...] hogeita hamarren bat kiloko mirra- eta aloe-nahastura zekarrela.  Elizen arteko biblia   Jn 19,39

Gainerakoan, ia kolageno hutsa da hezurra; aminoazido-nahastura bat da kolagenoa, eta hezurrak egosten direnean lortzen den kola eratzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Nola Ama Birjina agertu zitzaion hilzorian zegoen anaia bati ezti-nahasturazko hiru ontzirekin eta nola sendatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1032. orr.

Uste duzue Fredek labezomorro-nahastura pixka bat hartuko lukeela, kakahueteak direla esango banio?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.

Gainera, bidaiari bat baino gehiago kexatu egin zitzaion usain-nahastura haietaz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus