Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahastezin (31 agerraldi, 18 liburu eta 4 artikulutan) izond beste bat-tzat ezin har daitekeena. ik nahasezin 2.

Marihuanaren urrin nahastezina auto barneko zoko guztietara hedatzen ari zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Harekin, bertze gizaseme bat, uniformerik ez eraman arren, zomorroi kirats are nahastezinagoaz kutsatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Hindenburg zeppelinaren irudi nahastezina ikusten zen egunkariaren azalean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Eskumako eskuan zekarren fusila, eta jakaren ezker poltsiko gainean, izar urdin eta marra gorriz jositako txaplataren inguruan, Estatuko baso-guarden ezaugarri nahastezina.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 137. orr.

Bulegoko atea jo bezain laster entzun zen "aurrera" nahastezin bat, barrukoa aspalditik zain eta kanpoan nor zegoen jakin balu bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 57. orr.

Han zegoen, hain sendoa, berezia -nahastezina-, hain etxekoa batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 121. orr.

Jende aldra haren artean nahastezina egin zitzaidan Elenaren ekilibrista gorputza.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezaugarri nahastezina (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus