Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nahastekamendu iz nahasmena, nahasmendua.
Erregeren gorteetan haur bastartak legezkoekin nahasten dira; halakoetan baizik ez da ezagutu, teilatupe berean, odolen nahastekamenduek kideturiko gisa bereko neska-mutil saldo nabarrik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.
Hauxe desordena eta hauxe nahastekamendua...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 149. orr.
Oro zen harrabots eta nahastekamendu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 274. orr.