Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahaste 1 iz gauza desberdinak batzea. ik nahasketa; nahasteka.

Gero 250ºC-ra berotzen genuen bisulfato horregaz azido tartarikozko nahaste bat, hala azido tartarikoa azido pirubiko bihurtuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Mundu ordenatua sortu baino lehen, unibertsoa edo kosmosa eratu aurretik, nahaste izugarri bat zegoen, eta nahaste horri, betiereko elementuez osatuari, kaos deitzen zitzaion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 205. orr.

Aran ustelen, kontserbagai garratzaren eta arrautza ustelen nahaste baten usaina du gelak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.

Galtzerdi grisak hemen, horiak hor; gorbatak txartelekin, jakak eta trajeak katalogaturik, nahaste nabarmenik ez egiteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Zeren hitzen nahaste merketik ezin etor baitaiteke argitasunik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Gerta litezke, hizkuntza garatuz gero, hizketaren nahaste bitxi eta konplexuak: hitzontzikeriarako joera, kalaka zentzugabea nahiz esaldi eginez betetako hizkera estereotipatua, esate baterako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Sentipen aristokratiko eta plebeiozko nahaste ezin eramanezko bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

2 norbait, ezkonlaguna ez duen beste norbaitekin haragizko harremanean lotu.

Behinola, herrian agure aberats eta neska batzuen arteko nahaste lizun bat gertatu zen batean, [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jantzi-nahaste bitxia zeukan: marradun trajea, gorbata gorrimina, kapa beltz luzea eta purpura-koloreko bota puntadunak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 219. orr.

Baina ulertezinak ziren margolanak, kolore-nahaste bat begi normalentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Hots-nahaste eta hizketa-akatsak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.

Jende nahaste itzela zen hangoa, besterik ezin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

Haren eskuak ezin sexyagoak, egundoko ipurdia zeukan, ez dago hitzik maskulinitate eta feminitate nahaste hura deskribatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Horrela ibili ginen, euri-jasaren mendean, aita, ama eta hiruok, bakoitzak eskolako zorro bat eta erosketetarako poltsa bana zeramala, topetaraino gauza nahaste batez beteta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 34. orr.

4 gauza bat beste bat-tzat hartzea edo harraraztea.

Ni nintzen nahaste haren guztiaren erruduna, eta gaitzetsi egin nuen neure burua Marina errugabeari egindako kalteagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 140. orr.

Horrek ez du esan nahi hori dioena gezurretan ari dela, baina esan beharra dago askotan nahaste handiak daudela orgasmoaren inguruan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 187. orr.

Hitzez eta terminologiaz ari garela, interesgarri izan liteke eremu honetako ingelesezko hiztegiarekin izan dezakegun nahaste bat aipatzea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Egia da polizi arduradun batek titadynerena aipatu ziola Ignacio Astarloa Segurtasunerako idazkariari, eta honek ministroari, baina arratsaldeko bostetarako argitu zen nahaste bat izan zela, Goma 2 Eco zela.  Berria - Harian   2005-03-10

Batasunak «nahaste estrategia bat» ikusten du argitaratutako albistearen atzean: «nahaste estrategia dela uste dugu, eta helburu bakarra dauka: martxoaren 11ren inguruko gezur erraldoia ezkutatzea eta Aznarren gobernuak gertakari horietan izandako erantzukizuna estaltzea», adierazi zuen Batasunak, prentsa oharrean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Zazpi minutu geroago, ordea, Gary Nevillek Lyongo Olimpiqueko atzelarien nahaste bat baliatuz sartu zuen lehen gola.  Berria - Kirola   2004-11-24

5 nahasmendua.

Tamalez, hori esateak nahaste pixka bat ekarri du epistemologiara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

Aldakuntza bi horiek nahaste galanta ekarri zuten euskal ortografiara.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 84. orr.

Orduan filosofia guztia gezur hutsa da, eta arrazoia, berriz, adimenaren nahaste bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.

Gaitz eskizofrenikoak, nahaste bipolarrak, eta psikosi organikoak.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Horrek, ordea, jainkoaren buru-nahaste bat iradokiko luke.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

• 6 adlag nahasirik. ik nahasi 12.

Bi azterketa hauek ezin dira nahaste agertu, baina horrezaz gain, buruz buru ere ezin dira egon.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 60. orr.

Grezian ere, gariarekin nahaste, irindurik erabiltzen omen zuten baba, ogia egiteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Ezin ditugu nonahi eta noiznahi XVI eta XVII. mendeetako hitzak, Zuberoakoak, Erronkarikoak eta Arabakoak, denak nahaste erabili.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 143. orr.

Open uztartuek ere, berezko eta amatur nahaste, berea segitzen.  Herria   2001-04-12

Atzaparra betean hartzen diat jeneroa, zati handi eta txipiak denak nahaste.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.

Muker egiten genuen antzokiaren ondotik iragaitean, ez genuen haboro hanka sartuko bertan, halako asperdura bat ematen zigun, ikaraz nahaste.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.

7 kaka-nahaste iz

Hik ur garbirik batere atera duk kaka-nahaste horretatik?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Hau kaka-nahastea, saltsa handian sartzen ari naiz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

Kaka-nahastean bakar-bakarrik sartu duk, inoren laguntzarik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

-Merezi al du -jarraitu zuen Maizak- kaka-nahastea areagotzea hiru mila euro xumeengatik?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.

Lehendik ere nahiko korapilo neukala banekien eta kaka-nahaste berririk ez zitzaidala komeni erabakitzen nuen batzuetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.

8 nahaste-borraste (orobat nahasteborraste) iz

Indiako hiri handietan trafikoa nahaste-borraste ikaragarria da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 150. orr.

Nik ere sekulako nahaste-borrastea izan dut gaur.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 94. orr.

A zer nahaste-borrastea datekin!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 48. orr.

Nire burua nahaste-borraste bat zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 122. orr.

Club-eko zuzendaritzak ez zekien zer egin nahaste-borraste hura konpontzekko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 131. orr.

BBBko hirugarren mailan nahaste-borraste bat zegoen eman beharra: logika apur bat, beste apur bat etika, ezagutzaren teoria pixka bat...  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.

Ez zirudien etxean ezer falta zenik, baina paperen nahaste-borrastea kontuan hartuta, ezin zen ezer ziurtatu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 166. orr.

Hala eraturiko enbrioiak sagu inude batzuen baitan txertatzen; enbrioiak izozten; haiek atzera berotu eta handik urtetara berriro txertatzen, eta horrenbestez belaunaldien nahaste-borraste bat eragiten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.

· Nahaste edo borraste, sentsazionalismo hutseko albisteak zabaltzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 48. orr.

Nor da egun elebidun? frantsesa eta euskara nahas-mahas erranezinezko nahaste-borrastean derabiltzana?  Herria   2003-08-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus