Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahastarazi, nahastaraz, nahastarazen du ad nahastatzera behartu. ik nahasarazi.

Maria, bibote grisaxkako jaun hark nola nahastarazi zuen gogoraturik, gorri-gorri egin zen lotsaz, umiliazioz eta desengainuz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.

Gogoeta bihurriek Jainkoarengandik aldentzen dute, eta haren ahalmenak, proban jarriz gero, nahastarazi egiten ditu zentzugabeak.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,3

Bere helburua gehiago da kontrario bat apalaraztea: norberaren nagusitasunaren kontrastea aurkeztuz nahastaraztea; norberaren jarreraren duintasuna eta baretasuna erakutsiz harrituta uztea...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 157. orr.

Enuntziatuak tratatzen ditu eurak harrapatuta dauden metaketaren sendotasunean, enuntziatuek metaketa hori etengabe aldatzen dutelarik, egonezina eragiten diotelarik, nahastarazten dutelarik eta tarteka suntsitzen dutelarik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

Arkeologiak alderantziz jokatzen du: historiaren pazientziak luzatu dituen hari guztien korapiloak askatzea bilatzen du; ezberdintasunak biderkatzen ditu, komunikazio lerroak nahastarazten ditu, eta saiatzen da zailago egiten batetik besterako iragaiteak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

Ezin dugu onartu bortxazko edo neurriz kanpoko jarrerarik, zalantzan jartzen baitute Udaltzaingoaren profesionaltasuna eta langile talde hori irizpide politiko jakin batekin nahastarazten baitute, intentzioz nahastu ere.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus